Lege-oharra
IDENTIFIKAZIO-DATUAK
SISTEMA VASCO DE SALUD / EUSKAL OSASUN SISTEMA / BASQUE HEALTH SYSTEM
IKZ S4833001C
Donostia kalea z.g., 01010 Vitoria-Gasteiz
Gurekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honetan: osasunlibirtuala@euskadi.eus
ATARIAREN HELBURUAK
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Ezagutzaren ataria informazio-sistema bat da, eta aukera ematen du I+G+Bren egitura arakatzeko, ikerketa zientifikoko arlo bateko adituak aurkitzeko eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean egindako ikerketaren emaitzak eskuratzeko. Gainera, gordailu instituzionala da.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Ezagutzaren atarian sartzean, jarraian azaltzen diren erabilera-baldintzak onartzen dituzu.
SARBIDEA
Web honetako edukietarako sarbidea erakundeak ezartzen duen politikaren arabera egingo da.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe aldatu ahal izango du webguneko informazioa, eta hura osatzen duten eduki eta zerbitzuak desaktibatu eta/edo ezeztatu ahal izango ditu. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak beretzat gordetzen du erabilera-baldintza hauek eguneratzeko eskubidea.
Webgunerako sarbidea doakoa da. Eskainitako edukiak eta zerbitzuak legearen arabera egoki erabiltzeko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak. Erabiltzaile batek hemen zehaztutako legezko ohartarazpenak eta erabilera-baldintzak betetzen ez baditu, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak beretzat gordetzen du erabiltzaile horri sarbidea blokeatzeko eskubidea, bai eta bere eskubideak defendatzeko beharrezkoak diren legezko ekintzak abiarazteko eskubidea ere.
Webgunean sartzeak eta hura erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak guztiz onartzen dituela legezko ohar honetan zehaztutako baldintzak, eta horiek erabat betetzera behartzen duela bere burua.
Erabiltzaile gisa, gune honetan sartzen den pertsona orok betebehar hauek bete behar ditu:
- Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Ezagutzaren ataria arduraz eta zuzen erabiltzea, eta gaizki erabiltzearen ondoriozko edozein erantzukizun bere gain hartzea. Hori dela eta, ezin izango da Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Ezagutzaren ataria erabili legearen, moralaren, onartutako ohitura onen edo ezarritako ordena publikoaren aurkako jarduerak egiteko, ez eta legez kontrako eta debekatutako xede edo ondorioekin, edo hirugarrenen eskubide eta interesen kalterako direnekin.
- Identifikatzeko emandako informazioa egiazkoa eta eguneratua izan beharko da. Erabiltzailea baino ez da izango betebehar hori betetzearen eta identifikatzeko emandako informazioaren erantzule.
- Debekatuta dago beste batzuei jazartzea, irain egitea, horiek gutxiestea edo nolabait esestea, bai eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Ezagutzaren atariko beste erabiltzaile batzuei buruzko informazio pertsonala jaso edo gordetzea ere datuak babesteari buruz indarrean dagoen legeria bete gabe.
- Debekatuta dago Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Ezagutzaren atariko edukiak saltzea, bai eta erabilera-baldintza eta -politika hauen aurkako beste edozein erabilera ere.
ERABILTZAILE GISA NABIGATZEA
Zerbitzu jakin batzuk eskuratu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Ezagutzaren atarian erabiltzaile gisa identifikatu behar da aldez aurretik.
Identifikazioa Dialnet bidez egiten da, erakunde-erabiltzailearen kontuarekin identifikatuz.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Ezagutzaren atarian erabiltzaile erregistratu gisa lehen aldiz sartzean berariaz onartu behar da datu pertsonalak babesteko adierazpena.
JABETZA INTELEKTUALA
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila atari honetan dagoen informazio guztiaren jabea eta/edo lizentziaduna da, bai eta haren diseinu grafikoaren, irudien, datu-baseen, indizeen, iturri-kodeen, marken eta logotipoen jabea eta/edo lizentziaduna ere, eta babestuta daude Jabetza Intelektualaren Legean eta Marken Legean xedatutakoaren arabera.
Horiek eskura eta erabilgarri jartzeak ez dakar, inola ere, haien titulartasuna lagatzea edo erabiltzaileari erabilera-eskubide bat ematea. Horrenbestez, erreprodukzio, kopia, banaketa oso edo partzial edo merkaturatze orok Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren aurretiazko eta idatzizko baimena beharko du, eta sortutako kalte eta galeren ordaina jasotzeko behar diren legezko ekintza guztiak gauzatzeko eskubidea izango du erakundeak, webgunea behar ez bezala erabiliz gero. Halaber, erabiltzaileak webgune hau baldintza orokor hauek eta/edo indarrean dagoen legedia urratuz erabiliz gero, kalte-ordaina eman beharko dio erakundeari sortutako kalte edo galerengatik.
ESTEKAK ETA BANNERRAK
Web-orri honetan hirugarrenek kudeatutako beste atari batzuetarako estekak edo loturak egoteak informatzeko helbururik baino ez du, eta ez du esan nahi Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atari horiek gomendatu eta/edo bermatzen dituenik, horien gainean ez baitu inolako kontrolik, eta ez baita atari horietako edukiaren erantzule.
Edozein erabiltzailek, erakundek edo webgunek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Ezagutzaren atarirako estekaren bat ezarri nahi badu, orri nagusira edo beste edozeinetara bideratu ahal izango du. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ez du ahalmenik webgune honetara bideratzen duten estekak dituzten beste webguneek eskaintzen dituzten zerbitzuak, produktuak, edukiak eta informazio guztia ezagutzeko, kontrolatzeko eta onartzeko. Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezin du inolako erantzukizunik bere gain hartu atari honetara bideratzen duen web-orriari buruzko edozein alderdi dela eta.
COOKIE-POLITIKA
Batzuetan baliteke cookieak izeneko teknologia erabiltzea, eduki eta/edo zerbitzu jakin batzuk modu pertsonalizatuan eman ditzagun. Cookie bat datu-elementu txiki bat da, zeina webgune batek erabiltzailearen web-nabigazioko programara bidal baitezake.
Elementu hori, era berean, erabiltzailearen ordenagailuko disko gogorrean gorde daiteke, gure webgunera itzultzen denean hura ezagutu ahal izateko. Nolanahi ere, erabiltzaileak nabigazio-programaren lehentasunetan zehaztu dezake beti abisu bat jaso nahi duela cookieren bat onartu aurretik.
cookieek honako datu hauek gordeko dituzte: erabiltzailea webgunean sartu zen azken aldiaren hizkuntza, eguna eta ordua; erabiltzaileak gure webgunerako lehen bisitan hautatu zituen edukien diseinua, eta eremu mugatuetan sartzeko kontrolean esku hartzen duten segurtasun-elementuak.
Gune honetan cookie mota hauek erabiltzen dira:
Cookie propioak: editoreak berak kudeatzen duen eta erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko baliatzen den gailu edo domeinu batetik erabiltzailearen terminal-ekipamendura bidaltzen diren cookieak dira.
Hirugarrenen cookieak: editoreak kudeatzen ez duen gailu edo domeinu batetik erabiltzailearen terminal-ekipamendura bidaltzen diren cookieak dira; izan ere, beste erakunde batek tratatzen ditu cookieen bidez lortutako datuak.
Cookie teknikoak: erabiltzaileari web-orri, plataforma edo aplikazio batean nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diote, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta bere funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.
Cookie analitikoak: cookie hauek aukera ematen diote beren arduradunari erabiltzaileek webguneetan duten portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko (iragarkien zer eragin duten kuantifikatzea barne). Cookie mota horrekin jasotako informazioa webguneen, aplikazioaren edo plataformaren jarduera neurtzeko erabiltzen da, eta haien xedea da erabiltzaileak zerbitzuaz nola baliatzen diren adierazteko datuak aztertzea eta zerbitzuan hobekuntzak egitea.
Zer helburu dituzte?
Helburu askotarako balio dute, hala nola nabigazio-ohiturak lortzeko edo edukia erakusteko modua pertsonalizatzeko (hizkuntza, adibidez).
Jarraian, erabilitako cookieak, helburua, cookiearen jabea eta gordetzeko denbora deskribatuta daude.
Cookiearen izena | Cookie mota | Helburua | Erakunde arduraduna | Aktibatuta dagoen denbora |
_ga | Analitikoa | Cookie hau Google Analytics-ek instalatzen du. Cookiea bisitarien, saioen eta kanpainen datuak kalkulatzeko eta webgunearen erabileraren jarraipena egiteko erabiltzen da, webgunearen txosten analitikoa egite aldera. cookieek informazioa modu anonimoan gordetzen dute, eta ausaz sortutako zenbaki bat esleitzen dute bisitari bakarrak identifikatzeko. | 2 urte, saioa hasten denetik | |
_gat | Analitikoa | Google Universal Analytics-ek cookie hauek instalatzen ditu eskaera-abiadura murrizteko eta trafiko handiko guneetan datuen bilketa mugatzeko. | Minutu bat | |
_gid | Analitikoa | Cookie hau Google Analytics-ek instalatzen du. Cookie hau erabiltzen da bisitariek webgunea nola erabiltzen duten jakiteko informazioa gordetzeko, eta webgune hori nola funtzionatzen ari den azaltzen duen txosten analitiko bat sortzen laguntzeko. Bildutako datuak –bisitarien kopurua, nondik datozen eta orriak barne– modu anonimoan agertu ziren. | 24 ordu | |
utma | Analitikoa | Google Analytics-ek cookie hau erabiltzen du erabiltzaileak eta saioak bereizteko. JavaScript exekutatzen denean eta __utma cookiea erabiltzen ez denean sortzen da cookiea. Cookiea eguneratu egiten da Google Analytics-era datuak bidaltzen diren bakoitzean. | 2 urte, saioa hasten denetik | |
cookie-agreed | Teknikoa | Erabiltzaileak cookieak onartzen dituela jasotzen du. | Propioa | 99 egun |
cookie-agreed-categories | Teknikoa | Erabiltzaileak aukeratutako cookie-kategoriak jasotzen ditu. | Propioa | 99 egun |
Cookieek honako datu hauek gordeko dituzte: erabiltzailea webgunean sartu zen azken aldiaren hizkuntza, eguna eta ordua; erabiltzaileak gure webgunerako lehen bisitan hautatu zituen edukien diseinua, eta eremu mugatuetan sartzeko kontrolean esku hartzen duten segurtasun-elementuak.
Desaktiba ditzaket?
ditzakezu edo zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak zure ordenagailuan gordetzea baztertzeko.
- Chrome hemendik: https://support.google.com/chrome/answer/95647
- Firefox hemendik: https://support.mozilla.org/es/kb/Deshabilitar%20cookies%20de%20terceros
- Edge hemendik: https://support.microsoft.com/es-es/windows/microsoft-edge-datos-de-exploraci%C3%B3n-y-privacidad-bb8174ba-9d73-dcf2-9b4a-c582b4e640dd
- Safari hemendik: https://support.apple.com/es-es/guide/safari/sfri11471/mac
- Opera hemendik: https://help.opera.com/en/latest/web-preferences/#cookies
- Explorer hemendik: https://support.microsoft.com/es-es/windows/eliminar-y-administrar-cookies-168dab11-0753-043d-7c16-ede5947fc64d