Serie nostalgias pediátricas: El doctor José Bago Lecosais. Impulsor de la pediatría en Argentina

  1. M. Urrutikoetxea Aiartza 1
  2. A. Etxeberria Odriozola 1
  3. P. Gorrotxategi Gorrotxategi 2
  4. A. Zabaleta Rueda 2
  5. M. Zafra Anta 3
  6. V. García Nieto 4
  1. 1 MIR Hospital Universitario Donostia. San Sebastián, Gipuzkoa
  2. 2 Centro de Salud Pasaia San Pedro. Pasajes, Gipuzkoa
  3. 3 Hospital de Fuenlabrada. Madrid
  4. 4 Hospital Universitario Ntra. Sra. de la Candelaria. Tenerife, Canarias
Aldizkaria:
Boletín de la Sociedad Vasco-Navarra de pediatría = Euskal Herriko Pediatria Elkartearen aldizkaria

ISSN: 0037-8658

Argitalpen urtea: 2019

Zenbakia: 120

Orrialdeak: 8-11

Mota: Artikulua

Beste argitalpen batzuk: Boletín de la Sociedad Vasco-Navarra de pediatría = Euskal Herriko Pediatria Elkartearen aldizkaria

Laburpena

Sarrera: José Bago doktorea Donostian jaio zen 1900. urtean, eta Buenos Airesen hil zen 1962an. Itziarreko mediku titular zen Manuel Bago Aguirreren semea izan zen. Bere aitak, Martin Aramburu doktorearekin batera, “Manual de Higiene y Medicina Popular” liburua argitaratu zuen 1899. urtean, gazteleraz zein gipuzkera euskalkian. Hiritarrei, gaixoen zaintzan, zein era askotariko egoera eta prozesutan, erabili beharreko higiene eta zaintza arauak irakasteko helburua duen osasun dibulgazio liburu bat da. Euskal herritarrek liburuaren ulerpen errazago bat izan zezaten, euskarazko bertsioa, gipuzkeraz hitzak ahoskatzen diren bezalaxe dago idatzia. Alderdi medikoak: José Bago Medikuntzan lizentziatu zen Madrilen, 1923. Bere lehen urteetan, gastroenterologiaren munduan lanean ibili zen, eta digestio aparatuko gaixotasunen inguruko hiru artikulu kaleratu zituen “Gipúzcoa Médica” aldizkarian. Bere mediku jarduerari erreferentzia eginez, 1931. urtean Medikuntzako Ordezkariorde izan zen Donostiako auzitegi batean, eta 1935 1936. urteen artean “Acedemia Médico Quirúrgica de Gipúzcoa”ko presidente izan zen, Gipuzkoako Mediku Elkargoko jarduera zientifikoen lidertza eramanez. Alderdi politikoak: Bere mediku jardueraz gain, urte haietan jarduera politiko nabarmena izan zuen. 1930. urteko abenduaren 15ean, Donostian eman zen errepublikar matxinadan parte hartu zuen, eta horren ondorioz atxilotua izan zen. Lau hilabetez espetxeratua egon ondoren, 1931. urteko apirilak 14ean kaleratua izan zen gainontzeko errepublikar matxinatuekin batera, Errepublikaren aldarrikapenaren momentuan. 1936. urtean Gerra Zibila hasi zenean, Bago doktorea politika jardueretatik at zegoen, ziztu batean muga pasatzeko aukera izanez. Hala eta guztiz ere, Dancharineara lagun baten bila joan zen unean, tropa frankistengatik atxilotua izan zen, eta “Movimiento Nacional” deiturikoarekiko zuen oposizio sutsuaren ondorioz, heriotz zigorra jasotzera kondenatua izan zen. 1938ko azaroan, Bartzelonako espetxean atxilotua zegoen Gómez Ulla doktoreagatik trukatua izan zen, libre geratuz. Argentinan izan zuen jarduera: Libre geratu ostean Argentinara joan zen, eta 1940 urtetik aurrera Buenos Airesen kokatu dezakegu, hurrengo 25 urteak bertan igaroz. Pediatriaren inguruko lanen bultzatzaile izan zen, Anaés Nestléren zientzia asesore paperean. Bere heriotzaren ostean José Bago Fundazioa jaio zen, izen berbera duen sariarekin batera. Urtero, pediatriaren inguruko lan onena saritzen da bere izenean.