Helduen ospitalez kanpoko bihotz-biriketako geldialdien analisia euskal autonomia erkidegoan

  1. IBARGUREN OLALDE, CARLOS JOSE
Dirigida por:
  1. Gabriel Choperena Alzugaray Director
  2. Ramón Querejeta Iraola Director

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 14 de diciembre de 2011

Tribunal:
  1. Jon Irazusta Astiazaran Presidente
  2. Gabriel Zubillaga Garmendia Secretario/a
  3. Juan José Aurrekoetxea Agirre Vocal
  4. José Asua Batarrita Vocal
  5. Koldo Martínez Urionabarrenetxea Vocal

Tipo: Tesis

Teseo: 319769 DIALNET lock_openTESEO editor

Resumen

EAEn hilero 60 bat geldialdiren berpiztea hasten da. Hauetatik % 18,7 itzultzen da berezko zirkulaziora, % 5,25ak lortzen du ospitaleko alta eta % 3 dago bizirik urtebetera. Geldialdia jasaten duen pertsonaren profila honakoa izan daiteke: etiologia kardiakoaren ondorioz geldialdia bere etxean eta berpiztea hasiko ez duen familiarteko baten aurrean duen aurrekaririk gabeko 66 urteko gizonezkoa. Familiak konortea galdu duela esanez deituko du eta desfibriladorea duen anbulantzia bat bidaliko zaio etxera. Anbulantzia honek hamar minutu inguru beharko ditu iristeko eta erritmo ez-desfibrilagarri bat topatuko du. Gaixoak BEZI lortuz gero anbulantziak hirugarren mailako ospitalera eramango du eta gaixoak BEZI lortzen ez baldin badu, etxean bertan utziko du anbulantziak. Geldialdia izan duen gaixoaren biziraupenarekin gehien erlazionatu diren aldagaiak honakoak dira: Lekukoa sanitarioa izatea. Lekukoa sanitarioa ez den kasuetan honek berpiztea hastea. Geldialdiaren etiologia kardiakoa izatea. Hasierako erritmoa desfibrilagarria izatea. Gure erkidegoko biztanleriaren heziketa ez da nahikoa. Lekukoek geldialdia azkar antzemateko, deia azkar egiteko eta anbulantzia iritsi artean kalitatezko masajea egiteko zailtasunak dituzte. Prestakuntza hau ez dago gure erkidegoko hezkuntza arautuan txertatua. EAEn desfibriladore-sare bat eta hau arautzen duen legea badugu eta adituen erakundeek emandako oharrak jarraituz sarea hedatzeko aukera badago.