Familia-eskola koedukazioa eta 3 urteko haurren lexikoa sustatzeko programa

  1. ETXANIZ ARANZETA, ALAITZ
unter der Leitung von:
  1. Xabier Isasi Balanzategi Doktorvater/Doktormutter
  2. Fernando Olabarrieta Artetxe Doktorvater/Doktormutter

Universität der Verteidigung: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 17 von Juli von 2019

Gericht:
  1. Enrique Arranz Freijo Präsident
  2. Leire Iriarte Elejalde Sekretär/in
  3. Alexander Barandiaran Arteaga Vocal

Art: Dissertation

Teseo: 150318 DIALNET lock_openADDI editor

Zusammenfassung

Ikerketa-akzio honetan ¿Parents partenaires de l¿éducation¿ ikerlaneko (Poutois, Desmet, & Lahaye, 2013) ¿Polo le Lapin¿ esku-hartze programa Euskal Autonomi Erkidegoko errealitate soziolinguistikora egokitu (Poli Untxia programa) eta aplikatu da. Programaren helburu nagusiak dira haurraren lexikoaren garapena eta familia-eskola koedukazioa sustatzea.Esku-hartzearen eraginkortasuna aztertzeko Kontrol talde eta bi baldintza esperimentalez (TE1.Programa soilik eskolan; TE2. Programa eskolan eta etxean) osatutako diseinu ia esperimentala aplikatu da, pretest eta postest neurraldiak eginez euskararen erabileraren arabera ezberdintzen diren bi zonaldetan (Debarroa eta Leioa Udalerrietan), menpeko aldagaiak lexiko aktibo eta pasiboa izan direlarik.Lorturiko emaitzen arabera ondoriozta daiteke programa eraginkorra dela Leioa Udalerrian, hots euskararen erabilpena txikiagoa den zonaldean. Ez ostera zonalde euskaldunagoan, Debarroan. Hori horrela, programaren hizkuntz eskakizuna haurren mailara egokitu beharko litzatekeela ondorioztatu da. Ikerlan honen ekarpen nagusia landa-lanean oinarritutako familia-eskola koedukazioa abiaraztekoorientabide eta hausnarketak dira, gizarteak haurraren garapen psikosoziala sustatzeko aurrean dituen erronkei aurre egin diezaion.