Familiako giroaren kalitatea eta haurraren garapen psikologikoa Euskal Autonomia Erkidegoanazterketa deskriptiboa
- Olabarrieta Artetxe, Fernando
- Martín Ayala, Juan Luis
- Arranz Freijo, Enrique
- Manzano, Ainhoa
- Azpiroz, Amaia
- Bellido, Arantza
- Oliva Delgado, Alfredo
- Richards, Martin
ISSN: 1130-5738
Datum der Publikation: 2003
Nummer: 47
Seiten: 81-95
Art: Artikel
Andere Publikationen in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Zusammenfassung
Lan honen helburua familia-inguruneak haurraren garapenean duen eragina aztertzea da. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko bost urteko 551 haurren lagina hartu zen (%54,3 mutilak eta %45,7 neskak) eta haur horien familia-ingurunearen kalitatea, gurasoen hezteko moduak, eta senar-emazteen arteko adostasunak eta gatazkak ebaluatu ziren, baita haurren garapen-maila eta gaitasun kognitiboa ere. Hona hemen emaitzetako batzuk: familia-ingurunearen kalitate-maila ertain-altua (%48,3), jokabideari eta baloreei buruzko adierazpenezko heziketa (%96,7), senar-emazteen arteko gatazka-maila ertain-baxua (%65,3) eta haurren garapen-maila ertain-altua (%49,7). Azterketan, bestalde, gurasoentzako formazio-politikak garatu beharra azpimarratzen da, haurraren garapen psikologikoa ahalik eta gehien hobetzen duen familiako elkarrekintza bultzatzeko.