Sedimentuen toxikotasunaren azterketa integrala ekologikoki adierazgarriak diren espezieak erabiliz.

  1. Nerea Garcia Velasco
  2. Erik Urionabarrenetxea Gorroño
  3. Manuel Soto López
  4. Beñat Zaldibar Aranburu
Revista:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Año de publicación: 2020

Título del ejemplar: Itsas Zientziak.

Número: 1

Páginas: 221-231

Tipo: Artículo

DOI: 10.1387/EKAIA.21058 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Objetivos de desarrollo sostenible

Resumen

Euskal kostaldean eta, nagusiki, estuarioetan, sedimentu ugari aurkitzen ditugu, egungo zein iraganeko giza jardueren eraginez substantzia toxiko ugari metatzen dituztenak. Horrek ingurumen-arazoak dakartza, eta sedimentu horiek modu egokian kudeatzera bultzatu behar gaitu. Horretarako, kutsatzaileok sedimentuetan duten portaera ulertu behar da, bai eta sedimentuen karakterizazio sakona egin ere. Gaur egunean indarrean dagoen legediak zenbait gidalerro eskaintzen dituen arren, hainbat lanek gidalerro horien mugak agerian utzi dituzte. Bereziki garrantzitsua da ohiko neurketa kimikoak sedimentuetan bizi diren organismoen ikerketekin uztartzea. Izan ere, haietan burutzen diren entseguek informazio oso baliagarria eskain dezakete sedimentuen toxikotasunaren eta, beraz, haien kudeaketa-beharraren inguruan. Entsegu horietarako erabiltzen diren bizidunek sedimentuan bizitzea eta han funtzio ekologiko garrantzitsua izatea komeni da. Horien artean Hediste diversicolor poliketoa dugu, sedimentuen kutsaduraren ebaluaziorako eta bioentsegu zehatz eta fidagarriak burutzeko morganismo aproposa dena. Horiez gain, in vitro teknika egokiak eta sentikorrak garatu dira espezie honetan, eta horrela esperimentazioan erabiltzen diren bizidunen kopurua mugatu egiten da. Beraz, gure sedimentuetan metatutako kutsatzaileen maila altuek izan ditzaketen arriskuen ebaluazio fidagarria lor daiteke, baldin eta analisi kimikoak eta ekologikoki adierazgarriak diren espezieetan gertatutako efektuak (analisi ekotoxikologikoak) integratzen badira.