Urte bat baino gutxiagoko umeengan agertutako nerbio-sistema zentraleko tumoreakberrikuspena Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean eta literaturan
- Edurne Ruiz de Gopegui
- Gaizka Bilbao Barandica
- Lara Galbarriartu
- Gregorio Catalán Uribarrena
- Miguel García-Ariza
- Itziar Astigarraga Aguirre
- Laura Zaldumbide Dueñas
- Ainara Dolado
- Iñigo Pomposo Gastelu
ISSN: 2530-9412
Año de publicación: 2017
Volumen: 1
Número: 1
Páginas: 26-32
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
Resumen
Lan honen helburua Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean urtebete baino gutxiagoko umeengan agertu diren nerbio-sistema zentraleko tumoreen kasuak eta haien gaineko literatura berrikustea izan da. Urtebete edo gutxiagoko umeengan 2001-2016 bitartean diagnostitatutako NSZko tumoreen kasuak ikertu dira. Haien diagnosi-adina, kokapena, tratamendu neurokirurgikoa, hidrozefaliaren agerpena, biziraupena eta gaixotasunaren segimendua berrikusi dira. Gurutzeta Unibertsitate Ospitaleko Onkologia-Hematologia-Pediatriako Unitatean 2001-2016 urteen artean artatutako NSZko tumorea izan zuten 14 urtetik beherako 158 pazienteen artean, urtebetetik beherako 16 tratatu ziren. Hamalau tumore supratentorialak izan ziren, bat infratentoriala eta beste bat ornomuin zerbikalean zegoen kokaturik. Kasu batean, diagnosia jaio aurrekoa izan zen. Anatomia patologikoari dagokionez, hamar gliomak izan ziren (bi gradu altukoak eta zortzi gradu baxukoak), hiru PNET (tumore neuroektodermiko primitiboa) infratentorialak, plexu koroideetako papiloma atipikoa bat, teratoide rabdoide atipiko bat, PNET supratentorial bat eta beste bat tumore neuroektodermiko melanozitikoa. Hamalau pazienterengan prozedura kirurgikoren bat gauzatu zen, eta hamabi kasutan kraniotomia eta neurri desberdinetako erauzketa izan ziren. Talde horretako bik prozedura kirurgiko bat baino gehiago behar izan zuten. Beste paziente birengan, kraniotomiaren ordez, biopsia estereotaktikoa baino ez zen egin orratz baten bitartez, diagnosia izanik helburu bakarra. Kirurgia ez zen mahaigaineratu gaixo biren kasuan, nerbio optikoko gliomen susmoa zegoelako. Gradu altuko tumoreetan, bost urteko biziraupena izan zuen kasu batean izan ezik, besteak ez ziren hain epe luzera heldu. Bi prozedura kirurgikoan bertan hil ziren. Gradu baxuko tumoreak zituzten hamarretik bederatzi bizirik daude oraindik, batez besteko 3,8 urteko biziraupenarekin. Bestea, 4,3 urte iraun eta gero, hil egin zen. Urtebete baino gutxiago duten umeen garuneko tumoreen ezaugarriak (portaera, pronostikoa…) eta nagusiagoenak nahiko desberdinak dira; talde haren ezaugarriak bereziak dira alegia. Gradu altuko tumoreetan, pronostikoak oso aurkakoa izaten jarraitzen du, hobetzeko ahaleginean ekin arren.