GIBaren aurkako txertoaren bila
- Johana Torralba 1
- Estibaliz Goikoetxea
- Beatriz Apellaniz 1
-
1
Universidad Politécnica de Valencia
info
ISSN: 0214-9001
Año de publicación: 2017
Número: 32
Páginas: 7-22
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumen
GIB birusa, giza historian zehar gertatu den pandemiarik hilgarrieneta-riko baten eragilea da, HIESa alegia. Nahiz eta azken urteetan HAART terapia anti-rretrobiralari esker heriotza tasa asko murriztu den, infekzio berrien kopurua etengabe emendatzen ari da. Hori dela eta, badirudi pandemiari azkenik amaiera eman ahal iza-teko txerto prebentibo baten garapena izan daitekeela jokaera eraginkorrena. Hala ere, birusak garatu dituen estrategia natural desberdinek eta immunizazioz sortu nahi diren antigorputz neutralizatzaileen ezaugarri bereziek oso zaila egiten dute infekziotik ba-bestuko lukeen txertoaren garapena. RV144 entsegu klinikoaren eraginkortasun apalek eta espektro zabaleko antigorputz neutralizatzaileekin immunizazio pasiboz lorturiko emaitzek iradokitzen dute hurbilago gaudela txerto eraginkor baten garapena lortzetik. Orain arte hainbat txerto mota erabili diren arren, emaitza onik ez da lortu. Hala ere, sakon aztertzen ari da bai immunogeno naturalen egitura, bai immunogenoak ezagu-tzen dituzten antigorputzen egitura, eta badirudi, besteak beste, ikerketa horiek bide be-rriak irekiko dituztela txerto berrien diseinuan.