Berdin artatzen al ditugu pazienteak emakumezko ala gizonezko izan?
- Ainitze Labaka 1
- Eva Pereda-Pereda 1
- Joana Perez Tejada 2
-
1
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
info
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Lejona, España
- 2 Onkologikoa Fundazioa, Donostia
ISSN: 2530-9412
Año de publicación: 2019
Volumen: 3
Número: 2
Páginas: 7-14
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
Resumen
Ikerketa epidemiologiko zein kualitatiboek adierazten dutenez, paziente bat ezberdin artatua suerta daiteke emakumezko ala gizonezko izan. Berrikuspen bibliografiko honetan, fenomeno horren atzean egon daitekeen osasun-profesionalen genero-isuri psikologikoaren nondik norakoak aztertu dira. Hainbat lurraldetako ikerketa ezberdinen emaitzak kontuan hartuz, genero-isuriak osasunprofesionalen esfortzu terapeutikoan eragin dezake, eta horrek, halaber, pazientea artatzeko, tratatzeko eta bideratzeko prozesua alda dezake, morbi-mortalitatean eraginez. Osasungintzan ageri den genero-isuria murrizteko lerro estrategiko gisara, baliabide hauek gomendatzen dira: sexuezberdintasun biologikoak errespetatzen dituzten gida kliniko estandarizatuak, osasun-profesionalen genero-kontzientzia eta aurreiritzien lanketa, eta genero-gaiak osasun-ikasketetan jorratzea.