Hiperkolesterolemia Familiarrapatofisiologia, diagnostikoa eta tratamendua
- Galicia, Unai Garcia 1
- Amuategi, Jone 2
- Jebari, Shifa 2
- Larrea, Asier Sebal 2
- B. Uribe, Kepa 1
- Ostolaza, Helena 2
- Martin, Cesar 2
- Benito, Asier Vicente 2
- 1 Biofisika Institutoa
- 2 Biofisika Institutoa, Biokimika eta Biologia Molekularra Saila (UPV/EHU)
ISSN: 2530-9412
Argitalpen urtea: 2020
Alea: 4
Zenbakia: 1
Orrialdeak: 69-80
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
Laburpena
Gaixotasun kardiobaskularra (CVD) mundu-mailan heriotza gehien eragiten duen gaixotasuna da eta haren garapena bizimodu ez osasuntsu bat eramatearekin erlazionatzen da. Hala ere, banako batzuek faktore genetikoak direla-eta gaixotasuna pairatzeko arrisku handiagoa dute. Hiperkolesterolemia Familiarra (HF), gaixotasun autosomiko gainartzailea da, eta bereziki, 3 gene ezberdinetan gertatzen diren mutazioen ondorio da. Gaixotasun honek eragindako LDL kolesterol (LDL-C) maila altuek CVD pairatzeko arriskua nabarmenki handitzen dute. Hori dela-eta, lan honetan HFa sortzen duten faktore genetikoei, gaixotasunaren diagnosiari, tratamenduari eta HFaren eta CVDaren arteko erlazioari buruzko errebisio bibliografikoa egin da.