Omega-3 gantz-azidoen propietate onuragarriak zenbait egoera klinikotan.
- Maitane Serrano
- Irantzu Rico Barrio
- Leire Lekunberri
- Almudena Ramos Uriarte
- Nagore Puente Bustinza
- Izaskun Elezgarai Gabantxo
- Pedro Grandes
ISSN: 0214-9001
Año de publicación: 2020
Número: 38
Páginas: 73-95
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumen
Kate luzeko omega-3 mantenugaiak, azido α-linolenikoa (ALA), azido eikosapentaenoikoa (EPA) eta azido dokosahexaenoikoa (DHA), dietaren bitartez bereganatzen diren gantz-azido (GA) poliasegabeak dira. Propietate antioxidatzaileak barne hartzen dituzten hiru osagai horien elikagai-iturri nagusia arrain koipetsua (izokina, antxoa, hegalaburra…) eta horretatik eratorritako arrain-olioa dira batez ere. Omega-3 GA osagarriaz aberastutako dietak aldaketa molekular zein funtzional mesedegarriak eragiten ditu garunaren garapen prozesuan, zenbait garun lesioren berreskurapenean parte hartzen. Gehigarri horrek mintz zelularraren fluidotasuna areagotzen du, eta metabolismoaren erregulazioan parte hartzen du, seinaleztapen molekulen askapena sustatuz eta gene espresioan eraginez. Bi ekintza horien bidez seinaleztapen bideak aktibatzen dira, eta ondorioz garun plastikotasuna eta transmisio sinaptikoa suspertu. Areago, omega-3 GAk zeluletan oro har, eta neuronetan bereziki, oxidazio-estresak eta hanturak eragindako kalteak murriztu ditzake. Horregatik guztiagatik, omega-3 osagarria hainbat patologietan prebentzioan edo tratamenduan erabili da. Berrikuspen honek laburbiltzen ditu kate luzeko omega-3 GAetan aberastutako tratamenduak bihotz hodietako gaixotasunetan, minbizian, neuroendekapenezko gaixotasunetan (Alzheimer eta Parkinson), alkoholismoan eta gainpisuan, oinarrizko ikerkuntzan eta ikerketa klinikoan frogatu eta egiaztatu diren aurrerapen terapeutiko berriak; eta etorkizunera begira beste hainbat gaixotasuni aurrea hartzeko edo haiek tratatzeko potentzialtasun handiko eta albo ondoriorik gabeko osagarri ez-inbaditzaile aproposa izan daitekeela iradokitzen du.