Diagnóstico y seguimiento de pacientes con atresia de vías biliares

  1. Z. García Casales 1
  2. M.T. Martínez Flores 1
  3. A. Calvo Saez 1
  4. E. De la Calle Navarro 1
  5. A. Rodríguez Quintana 1
  6. M. San Juan Manso 1
  1. 1 Hospital Universitario de Álava - Txagorritxu
Revue:
Boletín de la Sociedad Vasco-Navarra de pediatría = Euskal Herriko Pediatria Elkartearen aldizkaria

ISSN: 0037-8658

Année de publication: 2019

Número: 120

Pages: 36-40

Type: Article

D'autres publications dans: Boletín de la Sociedad Vasco-Navarra de pediatría = Euskal Herriko Pediatria Elkartearen aldizkaria

Résumé

Helburua: Atresia biliarra, fibrosi biliarrarekin aurkezten den kolangiopatia inflamatorioa da. Lan honen helburua azken 15 urteetan diagnostikatuak izan diren pazienteen ikerketa egitea da. Metodoa: 2003 eta 2018 urteen artean Arabako Ospital Unibertsitatean atresia biliarra duten pazienteen atzera begirako azterketa. Emaitzak: 6 paziente aztertu ziren. Ehuneko ehuna ikterizia eta hipoakoliarekin azaldu ziren 8 eguneko adinarekin batez beste. Batez besteko balore biokimikoak izan ziren: bilirrubina totala 6.7 mg/dl, bilirrubina direkta 6.1 mg/dl eta GGT 671,1 U/L. %83.3 kasuetan ez zen bia biliarra ondo ikusten ekografia abdominalean. Gammagrafía hepatobiliarra burutu zen paziente guztietan, diagnostikoaren susmo handia definitzan 46.6 eguneko batez besteko adinarekin. Sintomen aurkezpenetik, 38.6 eguneko batez besteko atzerapena izan zen diagnostikoan. Kasai kirurgia %100 kasuetan egin zen, batez besteko 64.3 eguneko adinarekin, %33.3 kasuetan 60 eguneko adinarekin baino lehen. Kirurgia ondoren 60 eguneko adinarekin baino lehen diagnostikatutako pazienteetan, fluxu biliarra %50 kasuetan berreskuratu zen, ondoren diagnostikatuen %25 en aurrean. % 83.3 ak trasplante hepatikoa behar izan zuen, 17.2 hilabete batez besteko adinarekin. % 80 ak fluxu biliarra ez berreskuratzeagatik eta % 20 ak hepatopatía kronikoa garatzeagatik. Ondorioak: Kasai kirurgiaren arrakasta adinaren araberakoa da. Diagnostiko eta tratamendu goiztiarra funtsezkoa da. Ikterizia eta akolia ikustean atresia biliarran susmatu behar dugu.