COVID-19ak Osasun Mentalean izan duen eraginaCOVID-19ak osasun mentalean izan duen eragina Bizkaiko barrualde eskualdeko ikuspegitik

  1. Erkoreka Gonzalez, Leire 1
  1. 1 Barrualde-Galdakao ESIko Psikiatria Zerbitzua
Revista:
Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria

ISSN: 2530-9412

Año de publicación: 2022

Título del ejemplar: 31. Osasun biltzarra: COVID-19a...eta gero ZER?

Volumen: 6

Número: 1

Páginas: 31-34

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria

Resumen

1. Sarrera. Asko hitz egin izan da, eta oraindik hitz egiten da, pandemiak gizartearen osasun mentalean izan duen eraginari buruz. Gaixotasunari beldurrak, aurre egiteko hartutako neurri eta murrizketek, eta jende askorentzat aldaketa hauek eragin izan dituzten arazo ekonomikoek gizartearen ongizatea kolokan jarri dute. Ikerketa askok gizartean urduritasun eta atsekabea areagotu izan direla esan digute, eta honek, talde batzuetan bereziki, klinikan ere bere isla izan duela baieztatu izan da. Gure testuinguruan pandemiak izan duen eragin klinikoa aztertzeko, Bizkaiko, eta bereziki gure eskualdeko osasun mentaleko zerbitzuetan eduki dugun jardueraren gaineko datu batzuk elkarbanatu nahiko nituzke lehendabizi.Bizkaian osasun mentaleko artatzea ospitaleko eta ospitaletik kanpoko erakunde sanitario integratuez berdinetan (ESI) antolatuta dago. Ospitale barruan egiten den ospitaleratze, eguneko ospitale eta kanpo-kontsulta zerbitzuak, dagokion eskualdeko ESIaren parte dira; Bizkaiko ospitalez kanpoko atentzio anbulatorio osoa, berriz, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak (BOMS) osatzen duen ESIaren menpe dago, eta eskualde guztiak hartzen ditu bere baitan. Orokorrean, ospitaleko zerbitzuetan eskualdeko akutuen ospitaleratzea, eta kanpo kontsultetan programa espezifikoak artatzen dira.Ospitaletik kanpo, Osasun Mentaleko Zentroetan (OMZ), Psikiatria Orokorreko kontsultak egiten dira batez ere.