Ariketa fisikoaren eragina egoitzetan bizi diren adineko pertsonen funtzionaltasunari lotutako parametroetan
- MUGICA ERRAZQUIN, ITXASO
- Ana Rodríguez Larrad Director
- Jon Irazusta Astiazaran Director
Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 15 November 2021
- José Javier Yanguas Lezaun Chair
- Idoia Labayen Goñi Chair
- Idoia Zarrazquin Arizaga Secretary
- Ane Uranga Echeverría Committee member
Type: Thesis
Abstract
Herrialde garatuetan bizi itxaropenaren igoera eta ugalkortasunaren zein hilkortasunaren jaitsiera,populazioa zahartzea eragiten ari da. Hortaz, 65 urte baino gehiagoko populazioa beste adin-tarteenabaino azkarrago hazten ari da eta menpekotasun tasek gora egin dute azken urteetan. Zahartzearenaldaketa demografikoaren ondorioz, Munduko Osasun Erakundea zahartze osasuntsuan eta aktiboanoinarritzen da alor fisiko, psikologiko zein sozialean zahartze arrakastatsua eta funtzionala sustatzeko.Hau da, adineko pertsonetan eguneroko oinarrizko jarduerak burutzeko gaitasuna sustatu nahi da, norkbere burua zaintzeko eta modu independentean bizi ahal izateko. Komunitatean bizi diren adinekoekinalderatuta, instituzionalizatuta bizi diren pertsonen profila konplexuagoa da, besteak beste, adinduagoak,menpekoagoak, hauskorragoak eta sedentarioagoak direlako. Ariketa fisikoa zahartze arrakastatsualortzeko baliabide egokia dela frogatu da, sedentarismoaren ondorio kaltegarriak ekidin eta gainbeherafisiko nahiz funtzionala saihesten baitu. Komunitatean bizi diren adineko pertsonetan ariketa fisikokoprogramek egoera fisikoa, psikologikoa eta kognitiboa hobetzeaz gain, hauskortasun eta menpekotasunegoerak murriztea lortu dute. Instituzionalizatuta bizi diren adineko pertsonetan ariketa fisikokoprogramek egoera fisikoan onurak sortzen dituzten ebidentzia badago ere, denborarekin egoera fisiko,funtzional zein kognitiboa endekatzen doa eta hauskortasun eta menpekotasunean itzulgarritasuna lortzeazaila izaten da. Funtzionaltasunean oinarritutako ariketa fisikoko protokolo eta emaitza heterogeneoakaurki daitezke egoitzetan bizi diren adinekoetan eta ariketa fisikoko programek duten eraginkortasunafrogatzen duten ebidentziak beharrezkoak dira.Helburuak:1-Norbanakoan oinarritutako, intentsitate moderatuan buruturiko eta sei hilabeteko iraupenekofuntzionaltasunean oinarritutako ariketa fisikoko programa progresibo eta gainbegiratu baten eragina(Functional Ageing-On) egoitzetan bizi diren adineko pertsonen aldagai antropometrikoetan, egoerafuntzionalean, egoera fisikoan, hauskortasun indizean eta prebalentzian, egoera neuropsikologikoan etaaldagai klinikoetan aztertzea.2-Functional Ageing-On programaren fase bakoitzak, osagai anitzeko ariketa fisikoa lehenengohiruhilekoan eta ariketa fisiko funtzionala bigarren hiruhilekoan, egoitzetan bizi diren adineko pertsonenegoera funtzionalean, egoera fisikoan eta hauskortasun indizean eta prebalentzian izan duen eraginaaztertzea.3-Functional Ageing-On programa eten eta 6 hilabeteetara, egoitzetan bizi diren pertsona nagusienaldagai antropometrikoetan, egoera funtzionalean, egoera fisikoan, hauskortasun indizean etaprebalentzian eta egoera neuropsikologikoan gertatu diren aldaketak aztertzea.Metodologia:Ikerketa hau talde bakarreko esku-hartze multizentrikoa izan da. Hirugarren adineko (70 eta 103 urtebitartekoak) 16 egoitzetako 199 pertsonek hartu zuten parte (99 emakume eta 100 gizon). Parte-hartzaileguztiek hurrengo irizpideak betetzen zituzten: ¿ 70 urte, ¿ 50 puntu Barthel eskalan, ¿ 20 puntu MEC-35eskalan eta bakarrik edota laguntzarekin aulkitik altxa eta 10 metro ibiltzeko gai izatea. Partehartzaileek 6hilabeteetan zehar funtzionaltasunean oinarritutako eta norbanakoari egokitutako ariketa fisikokoprograma gainbegiratu eta progresibo bat burutu zuten intentsitate moderatuan (Functional Ageing-On).Lehenengo hiruhilekoan osagai anitzeko ariketa fisikoko programa burutu zuten, egoera fisikoahobetzeko helburuarekin. Bigarren hiruhilekoan, ariketa fisiko funtzionaleko programa ezarri zen egoerafuntzionala hobetzeko xedearekin. Aztertu ziren aldagaiak antropometria, egoera funtzionala, egoerafisikoa, hauskortasuna, egoera neuropsikologikoa eta aldagai klinikoak izan ziren. Proiektuak UPV/EHUEtika Batzordearen (M10/2018/171) eta Matia Fundazioako Etika Batzordearen oniritzia eskuratu zuen.Ikerketa proiektuaren protokoloa ¿Clinical Trials¿-en (NCT04221724) erregistratu zen.Emaitzak:1-Functional Ageing-On programak, egoera funtzionalaren endekapenari aurre egin zion eta Barthel-enindizearen batezbestekoan hobetzeko joera aztertu zen. Beheko gorputz adarren indarra, oreka etaibileraren abiadura modu adierazgarrian hobetzeaz gain, hauskortasuna murriztea lortu zuenhauskortasuneko Rockwood-en, Fried-en eta Tilburg-en eskaletan. Gainera, Rockwood-en hauskortasuneskalaren arabera, hauskortasunaren prebalentziaren jaitsiera behatu zen. Azkenik, ariketa fisikokoprogramak bizi kalitatea eta zoriontasuna hobetzeko gaitasuna frogatu zuen.2-Lehenengo hiruhilekoan buruturiko osagai anitzeko ariketa fisikoko faseak adinarekin gertatzen denegoera funtzionalaren endekapenari aurre egiteko gaitasunik ez zuen izan eta Barthel-en indizean jaitsieraadierazgarria behatu zen. Bigarren hiruhilekoko ariketa fisiko funtzionaleko faseak, ordea,funtzionaltasuna mantentzea lortu zuen. Osagai anitzeko ariketa fisikoko faseak egoera fisikoanhobekuntza adierazgarriak lortu zituen oreka estatiko eta dinamikoan eta beheko gorputz adarren indarraeta potentzian. Fase funtzionalak soilik ibileraren abiaduran lortu zituen hobekuntzak. Bi faseakeraginkorrak izan ziren hauskortasunaren prebalentzia murrizteko, osagai anitzekoan Fried-enhauskortasun eskalaren arabera eta funtzionalean, Rockwood-en eskalaren arabera.3-Functional Ageing-On programa eten eta sei hilabeteetara, hauskortasunaren prebalentzia igo zenRockwood-en eskalaren arabera, eta bizi kalitatea eta egoera kognitiboaren gainbehera adierazgarriabehatu zen.Ondorioak:Honekin guztiarekin, Functional Ageing-On programa, egoera funtzionalaren endekapenari aurre egiteko,hauskortasuna murrizteko eta egoera fisikoa, bizi kalitatea eta zoriontasuna hobetzeko tresna eraginkorradela frogatu da ikerketa honen bidez. Hiruhileko bakoitzeko faseak onura desberdinak eragin ditu: osagaianitzeko fasea, egoera fisikoan eta alor fisikoarekin lotura estuagoa duen hauskortasun parametroetaneraginkorragoa izan da fase funtzionala baino, baina endekapen funtzionala ezin izan du ekidin. Aldiz,fase funtzionalak, egoera funtzionala mantentzea lortu du eta ikuspegi funtzionalagoa duen hauskortasunparametroetan hobekuntzak eragin ditu. Dena den, egoera fisikoan ez ditu horrenbesteko onurak lortu.Functional Ageing-On programa eten eta gero, oro har, aldagaien endekapena gertatzen delaondorioztatzen da, modu adierazgarrian hauskortasun prebalentzia igoz eta bizi kalitatea zein egoerakognitiboa okerragotuz.Instituzionalizatuta bizi diren adineko pertsonetan ikerketa gehiago behar dira ariketa fisikoaren bitartezfuntzionaltasunean eta funtzionaltasunari lotutako parametroetan gertatzen diren aldaketak gehiagoaztertuz. Adinarekin gertatzen den endekapen funtzionala ekiditeko, ariketa fisikoko programak denboranmantendu beharko lirateke, ez behin behineko jarduera bezala, egoitzak eskaintzen duen behin betikojarduera bezala baizik.