Listado de comprobación en los dominios de análisis ético y legal

  1. Iñaki Gutiérrez-Ibarluzea
  2. Nora Ibargoyen-Roteta
  3. Lorea Galnares-Cordero
  4. Gaizka Benguria-Arrate
  5. Montse Calvo
  6. Eunate Arana-Arri
  7. José Asua

Argitaletxea: Ministerio de Sanidad y Consumo ; Servicio Central de Publicaciones = Argitalpen Zerbitzu Nagusia ; Gobierno Vasco = Eusko Jaurlaritza

Argitalpen urtea: 2018

Mota: Liburua

Laburpena

Teknologia Sanitarioen Ebaluazioan (ETS), diziplina anitzeko informazio politikoa erabiltzen da, eta teknologia sanitarioa sartzea, erabiltzea edo non ez inbertitzea erabakitzeko balio du. Teknologia sanitarioaren kontzeptuak hainbat termino biltzen ditu, eta horien artean daude sendagaiak, mediku-gailuak, txertoak, diagnostikoak zein tratamenduak egiteko prozedurak eta osasun publikoan eta osasun-politikan egiten diren esku-hartzeak. Erabakiak modu esplizituan hartzeko mekanismoz hornitu behar dira osa-sun-sistemak; hala ere, kontuan hartu behar diren hainbat dimentsio daude, eta guztiek ez daukate pisu, lehentasun edo garrantzi bera. Dimentsio edo eremu horietan, alderdi legal edo etikoak daude, eta teknologia bat errazago edo zailago ezarri, baimendu edo baztertu ahal izatea ekar dezakete, edo, besterik gabe, teknologia bat testuinguru zehat batean ezegoki dela balioestea.