Análisis coste efectividad de la terapia tópica de presión negativa para el tratamiento de las úlceras venosas de pierna

  1. Asun Gutiérrez Iglesias
  2. Juan Carlos Bayón
  3. Cristina Quesada Ramos
  4. Juan José Berenguer Rodríguez
  5. Maider Mateos del Pino
  6. Lorea Galnares Cordero

Éditorial: Servicio Central de Publicaciones = Argitalpen Zerbitzu Nagusia ; Gobierno Vasco = Eusko Jaurlaritza ; Ministerio de Sanidad, Política Social e Igualdad

Année de publication: 2015

Type: Livre

Résumé

Hankako ultzera beheko gorputz-adarreko (oinaren eta belaun azpitik dagoen tarteko) lesio bat da, berezkoa edo ezbeharrezkoa, eta haren etiologia prozesu patologiko sistemiko batena edo gorputz-adarrarena izan daite-ke, zeina ez den esperotako denbora-tartean orbaintzen. Horien artean, hankako ultzera benosoak dira ugarienak (%75-%80 bitartean); hala, ultzera horren prebalentzia %0,5-%0,8 bitartekoa da eta intzidentzia, berriz, urtean 2 eta 5 kasu berri artean 1.000 pertsonako. Espainian, ultzera baskularren %68,6 benosoak dira, eta horietatik %56,9 atzerakariak dira. Giro hezean sendatzeko (GHS) aposituek eta konpresio-terapiak osatzen dute ultzera horiek sendatzeko tratamendu estandarra. GHSk zauriak hezetasuna galtzea eragozten du eta orbaintze-fase bakoitzean hezetasun- eta tenperatura-baldintza mesedegarriak sortzen ditu; konpresio-terapiak, berriz, itzulera benosoa hobetzen du eta hipertentsio benosoa gutxitzen.Hankako ultzera benosoak tratatzeko gero eta gehiago erabiltzen den aukera bat, betiere orbaintze-prozesua geldotu edo gelditu bada, presio negatiboko terapia (PNT) da. PNT zauri batean presio subatmosferiko kontrolatua aplikatzean oinarritzen da, ponpa elektriko bat erabilita, orbaintzeari indartzen laguntzeko helburuarekin. PNT erabil daiteke zauria prestatzeko eta, ondoren, kirurgia bidez ixteko, baita larruazaleko injertuen adjubante gisa ere.PNT gero eta gehiago erabiltzen denez (Osasun Sistema Nazionalerako baliabide sanitarioen kontsumo handia izan daiteke) eta ikuspuntu ekonomikoaren arabera egindako argitalpe batzuek adierazten dutenez, PNT erabiltzea onuragarria izan daitekeela apositu gutxiago aldatu behar direlako, erizaintzako pertsonalak denbora gutxiago eman behar duelak arlo honetan eta pazienteak ospitalean denbora gutxiago eman behar duelako.