Evaluación del sistema de humidificación de burbuja en la terapia de oxígeno de bajo flujorevisión sistemática y análisis de costes

  1. Gemma Villanueva Hernández
  2. Juan Carlos Bayón Yusta

Publisher: Servicio Central de Publicaciones = Argitalpen Zerbitzu Nagusia ; Gobierno Vasco = Eusko Jaurlaritza ; Ministerio de Sanidad, Política Social e Igualdad

Year of publication: 2013

Type: Book

Abstract

Oxigenoterapia hipoxiari aurrea hartzeko eta hura tratatzeko neurri terapeutiko bat da: giroko oxigenoa baino kontzentrazio handiagoko oxigenoa ematen da, arterietako odolaren oxigeno-edukia handitzeko. Ospitalean eta etxean erabil daiteke, gaixotasun kroniko baterako luzaroan erabiltzen den edo egoera akutu baterako erabiltzen den. Fluxu baxuko edo fluxu altuko oxigenoa eman daiteke eta, oxigenoa emateko gailua aukeratzeko (sudurreko kanula, maskara, Venturi maskara...), fluxu-maila hartu behar da funtsean kontuan. Gainera, ohikoa da hezedura--sistemaren bat ere erabiltzea, oxigenoak goiko arnasbideetan sortzen duen lehortasun-sentsazio gutxitzeko, baina eztabaida handia dago ea hezedura-sistemak erabiltzea komeni den fluxu baxuko oxigenoa emateko. Desadostasuna praktika klinikoan ere antzematen da: ospitale batzuetan sistematikoki erabiltzen dute, baina beste batzuetan, ordea, erabilera ez dago estandarizatuta.