MitraClip® para la reparación del reflujo de la válvula mitral

  1. Marta López de Argumedo González de Durana
  2. Lorea Galnares Cordero

Argitaletxea: Servicio Central de Publicaciones = Argitalpen Zerbitzu Nagusia ; Gobierno Vasco = Eusko Jaurlaritza ; Ministerio de Sanidad, Política Social e Igualdad

Argitalpen urtea: 2014

Mota: Liburua

Laburpena

Gutxiegitasun mitrala (GM) bihotz-balbuletako gaixotasun bat da. Balbula mitralak erabat ixten ez direnez, sistolean odola ezkerreko bentrikulutik ezkerreko aurikulara jariatzen delako gertatzen da. GM arin eta moderatuaren tratamendu medikua, nagusiki, ahalmen funtzionala hobetzera eta sintomak arintzera zuzenduta dago. GM larriak konponketa kirurgiko bat egitea edo hondatutako balbula mitrala ordezkatzea eska dezake. GMa tratatzen ez bada, bihotz-gutxiegitasun kongestiboa eta/edo bihotzeko arritmia larriak sor ditzake. GMa daukaten gaixo askori, adinarengatik edo aldi berean beste gaixotasunen bat daukatelako, ezin zaienez kirurgia transtorazikorik egin, arrisku kirurgiko handikoa baita, inbasio maila txikiko esku-hartze kirurgikoak egitea planteatu da, kirurgia konpontzaile mitral transtorazikoaren alternatiba gisa. Horretarako, kateter perkutaneoa erabiltzen da. Balbula mitrala Mitraclip® (Abbott Laboratories, Abbott Park, IL, USA) erabiliz konpontzeko sistema perkutaneoa GM larria tratatzeko alternatiba gisa planteatzen da. Funtsean, balbula mitralen aurkako ertzak metalezko klip baten bidez lotzean oinarritzen da, aurikulan berrahoratzen den odol kopurua bide perkutaneotik murrizteko.