Inyección intra-articular de plasma rico en plaquetas para el tratamiento de la artrosis de rodilla

  1. Marta López de Argumedo González de Durana
  2. Lorea Galnares Cordero

Publisher: Servicio Central de Publicaciones = Argitalpen Zerbitzu Nagusia ; Gobierno Vasco = Eusko Jaurlaritza ; Ministerio de Sanidad, Política Social e Igualdad

Year of publication: 2014

Type: Book

Abstract

Artrosia edo osteoartritisa (OA) gaixotasun kronikoa da, endekapenezkoa, ahalmen-urritasun eta mendekotasun garrantzizkoen sortzailea eta baliabide-kontsumo handiak eragiten dituena. Populazioko arazo ugarienetako bat da, 55 urtetik gorako pertsonen % 12k baitute OA sintomatikoa. Edozein giltzaduratan sor litekeen arren, belaunekoa eta aldakakoa dira ohikoenak. PRP (Platelet Rich Plasma) bidezko tratamenduak kaltetutako ehunak erregeneratzeko gai diren alternatiba gisa planteatzen dira, hau da, OA duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea dute helburu, edota kirurgia-prozeduretara jo beharra gutxitzea. Hala eta guztiz ere, beharrezkoa da balorazio sakon eta independente bat egitea, belauneko OAren manipulazio klinikoaren segurtasuna eta eraginkortasuna aztertuko dituena, pazienteak, profesionalek eta Espainiako Osasun Sistemak berak bermeak izan ditzaten berorren erabilpenari buruz, eta informazioa izan dezaten belauneko OAren tratamendu klinikorako erabakiak hartzeko orduan.