Nuevas técnicas IMRT para dianas en movimientoanálisis de su seguridad y efectividad

  1. Iñaki Gutiérrez-Ibarluzea
  2. Lorea Galnares Cordero
  3. Rosana Fuentes Gutiérrez

Verlag: Servicio Central de Publicaciones = Argitalpen Zerbitzu Nagusia ; Gobierno Vasco = Eusko Jaurlaritza ; Ministerio de Sanidad, Política Social e Igualdad

Datum der Publikation: 2014

Art: Buch

Zusammenfassung

Erradiazio-terapia egiten denean, plangintza-prozesuan barneko organoen mugimendua modu egokian kontuan hartzen ez bada, frogatu da itu-ehuna murrizten duela, eta, zenbaitetan, areagotu egiten duela ehun osasuntsuen gaineko dosia. Plangintzako ikuspuntu estandarrek segurtasun-tarteak erabiltzen dituzte tumorearen mugimendua maneiatzeko; normalean, mugimenduaren gehienezko hedaduraren gainean daude diseinaturik, eta askotan kontserbadoreegiak izaten dira. Estaldura konparagarri bat izatea eta, horrenbestez, organo osasuntsuei dosi gutxiago iristea, badirudi lor daitekeela mugimendura egokitutako tratamendua kontuan hartzen duen plangintza egiten bada; izan ere, batez besteko ituaren posiziotik espero den probabilitatearen banaketa eta tratamendua egiten ari den bitartean hori egitearen ziurgabetasuna hartzen ditu kontuan. Zenbait teknika inplementatu dira praktikan, baina praktika klinikorako eta kudeaketarako gomendio argirik eta ildorik ez dago, hain zuzen ere, ebidentzia sendoa oinarri duenik eta ohiko praktikan horiek erabiltzea orokortzeko aukera emango duenik, adierazle eta lokalizazio zehatzei dagokienez lehenengo aukera izango dena.