Desfibrilador subcutáneo

  1. Gaizka Benguria-Arrate
  2. Iñaki Gutiérrez-Ibarluzea
  3. Lorea Galnares-Cordero

Éditorial: Ministerio de Sanidad, Política Social e Igualdad ; Servicio Central de Publicaciones = Argitalpen Zerbitzu Nagusia ; Gobierno Vasco = Eusko Jaurlaritza

Année de publication: 2014

Type: Livre

Résumé

Bat-bateko bihotz-heriotzak arritmia bentrikularrek eragiten dituzte, nagusiki (takikardia bentrikularra [VT] eta fibrilazio bentrikularra [FV]), eta azpiko bihotz-gaixotasun bat izan ohi da horien kausa ohikoena. Bat-bateko bihotz-heriotzaren prebentzioa primarioa izan daiteke, bizitza arritmikoa mehatxatzen duen lehenengo gertakaria, alegia, edo, bestela, sekundarioa, aurretik arritmia bentrikular larriak izan eta bizirik atera direnen bizia me-hatxatzen duten gertakari gehiago prebenitzea, hain zuzen (izan takikardia bentrikularra edo izan fibrilazio bentrikularra). Arritmiak dituzten pazien-teentzat nahiz bat-bateko bihotz-heriotza izateko arriskua dutenentzat da gomendagarria kardiodesfibriladore (CDI) bidezko tratamendua, hau da, prebentzio primariorako zein sekundariorako. Jatorrizko prozeduran, adabakiak jarri behar ziren zuzenean bihotz-azalean, eta, horrenbestez, estereotomia ertain bat egin behar izaten zen. Geroago, zainen zeharkako desfibrilazioa egiteko aukera zegoela ikusi zen, eta berehala gailendu zen, eraso kirurgiko txikiagoa egin behar zelako, emaitza onak zituelako eta, printzipioz, konplexua zen prozedura baten ordez behin betiko taupada-markagailua ezartzeko prozeduraren oso antzeko bati ekin zitzaiolako. Gaur egun, larruazal azpiko sorgailuak 150 g inguru pisatzen du, kaxa aktibo bat du eta bost urteko iraupena.