Marcapasos compatible con resonancia magnética

  1. Gaizka Benguria-Arrate
  2. Iñaki Gutiérrez-Ibarluzea
  3. Lorea Galnares-Cordero

Éditorial: Servicio Central de Publicaciones = Argitalpen Zerbitzu Nagusia ; Gobierno Vasco = Eusko Jaurlaritza ; Ministerio de Sanidad, Política Social e Igualdad

Année de publication: 2014

Type: Livre

Résumé

Taupada Markagailuen Espainiako Erregistroan eskuratutako datuen arabera, 2011. urtean, inplante eta ordezko guztiak kontuan hartuta, 34.836 taupada-markagailu kontsumitu ziren. Kopuru horretan sartzen dira bihotza birsinkronizatzeko terapiarako 737 gailu bibentrikular, desfibrilazio-ahalmeni gabekoak Erroldaren arabera, 2011n 47.190.000 biztanle zeuden: 23.907.000 emakume eta 23.283.000 gizon. Datu horiek kontuan hartuta taupada-markagailuaren erabileraren tasak, berriz, hauek izan ziren: 627 taupada-markagailu milioi bat emakumeko, eta 854 taupada-markagailu milioi bat gizoneko. Hauek dira bi ganberako bihotzeko taupada-markagailu iraunkorra jartzeko indikazioak: bigarren edo hirugarren mailako sintomatologia aurikulobentrikular (AB) paroxistikoa edo iraunkorra, nodulu-disfuntzio paroxistikoak eta iragankorrak eta aldi berean gertatzen diren beste arazo batzuk, AB eroapenaren gaitzak eta bradikardia-takikardia sindromea. Batzuetan, arriskutsua da erresonantzia magnetikoa (EM) egitea bihotzeko protesi-inplanteak eta gailu kardiobaskular elektronikoak dituzten pazienteei. Hori dela eta, diagnosia egiten lagundu dezakeen proba bakarra denean soilik egin behar zaie EMa paziente horiei; arriskuen eta onuren arteko balantzeak argiki izan behar du positiboa. Ezinbestekoa da pazientea egokiro aukeratzea eta segurtasuna bermatzea diagnosi-proba hori egitea beharrezkoa denean. Halaber, kontuan hartu behar da ez dela prozedura guztiz segurua, nahiz eta jakina izan taupada-markagailuak eta desfibriladore automatiko inplantagarriak dituzten ehunka pazientek arazorik gabe egin dituztela EM azterketak. Gaur egun, arazo nagusia da taupada-markagailuaren zunda berotu egiten dela; horrexek jartzen du zalantzan erresonantzia magnetikoaren segurtasuna.