Análisis coste-efectividad del recambio valvular aórtico mediante prótesis valvular percutánea frente al tratamiento quirúrgico habitual

  1. Juan Carlos Bayón Yusta
  2. Asun Gutiérrez Iglesias
  3. Maider Mateos del Pino
  4. Mª Inmaculada Ibarrola Gutiérrez
  5. Elisa Gómez Inhiesto
  6. Mª Teresa Acaiturri Ayesta

Éditorial: Servicio Central de Publicaciones = Argitalpen Zerbitzu Nagusia ; Gobierno Vasco = Eusko Jaurlaritza ; Ministerio de Sanidad, Política Social e Igualdad

Année de publication: 2014

Type: Livre

Résumé

Aorta-balbularen degenerazioak nagusiki eragindako aortaren estenosia (heldu nagusiaren estenosi kaltzifikatua) da Europa eta Estatu Batuetan gehien gertatzen den balbulopatia mota. Hasieran gizabanakoek ez dute sintomarik, baina sintomak agertzen direnean aurreikuspen txarra dago, tratamendu egokia eman ezean. Horregatik, osasun-gastua zein biztanleen bizi-itxaropena handitzen ari diren honetan, balbulopatia hori era eraginkorrean kudeatzea lehentasunezkoa da Osasun Sistema Nazionalarentzat. Aortaren Balbula Ordeztea (ABO), sintomak zein bizi-itxaropena hobetzen dituen kirurgia arrakastatsua, «urre-patroi»ko tratamendutzat hartzen da aortaren estenosi larria duten pazienteentzat. Hala ere, haien heren bati ezin zaio tratamendu horren bidezko ebakuntzarik egin, dela pairatzen duten komorbilitate handiagatik, dela kontu teknikoengatik. Aortaren Balbularen Kateter bidezko Ezarpena (TAVI) ebakuntza egokia izan liteke paziente horientzat. ABO bidezko ebakuntza jaso dezaketen arren arrisku handia duten pazienteentzat ere egokia izan litekeen aztertzen ari dira, halaber, osasun arloan. Zenbait azterketa ekonomiko egin dituzte TAVI tratamendua kostuari dagokionez eraginkorra den ebaluatzeko; izan ere, azken urteotan TAVI ebakuntza asko egin dira Europan eta Estatu Batuetan, gailuak kostu handia du eta salmenta kopuru handia eragin dezake. Arrisku handiko aortaren estenosi larria duten pazienteengan TAVI eta ABO tratamenduak aldaratzen dituzten kostu-eraginkortasun azterketetan lortutako emaitzak oso sendoak ez direnez, egokia da kostu-eraginkortasun analisi bat egitea, Osasun Sistema Nazionalaren ikuspegitik bi prozedura hauek konparatzeko.