Uso de la radiografía en el diagnóstico de la lumbalgiarevisión sistemática

  1. Eva Reviriego Rodrigo
  2. Marta López de Argumedo González de Durana
  3. Gemma Villanueva Hernández
  4. Lorea Galnares Cordero
  5. Belén Castelló Zamora

Publisher: Servicio Central de Publicaciones = Argitalpen Zerbitzu Nagusia ; Gobierno Vasco = Eusko Jaurlaritza ; Ministerio de Sanidad, Política Social e Igualdad

Year of publication: 2014

Type: Book

Abstract

Azterketa batzuk argitaratu dira, zeinek erakusten duten ez dutela berdin jokatzen osasun-arloko profesionalek lunbalgia aztertzeko irudi-probak eskatzeko orduan, eta horrek erakusten du aldakortasun kliniko handia dagoela. Azterlan horiek egiaztatu dute Lehen Mailako Arretako profesionalek ez dietela argitaratutako Praktika Klinikoaren Giden aholkuei behar bezala jarraitzen gerrialdeko mina tratatzeko, zehazki histori klinikoa, miaketa fisikoa eta bizkarrezur lunbarraren erradiografiak egoki erabiltzeari dagokionez. Lunbalgia zehaztugabean –hori, funtsean, patologia espezifikoa baztertzean oinarritutako diagnostiko bat da– erradiografia lunbosakroa egoki erabiltzeak segurtasun handiagoa ekarriko lieke pazienteei, behar ez diren erradiazio ionizatzaileak ez bailituzkete jasoko; horrez gain, irudiaren proba diagnostikoak egiteko itxaron-zerrendak murriztea, pazienteen laneko denbora zein denbora pertsonala gutxiago gastatzea eta baliabideak hobeto erabiltzea ekarriko luke. Horregatik, hain zuzen, eskaini behar zaie osasun-profesionalei ebidentzia zientifiko eguneratua eta kalitate handikoa lunbagoko min zehaztugabea duten pazienteekin erradiografiak egoki erabiltzeko, praktika kliniko egokia sustatzearren.