¿Qué modalidad de atención infantil (0-3 años) debemos recomendar desde Atención Primaria?

  1. R. García Uzquiano 1
  2. A. Igarzabal Irizar 1
  3. A. Zabaleta Rueda 2
  4. P. Gorrotxategi Gorrotxategi 2
  1. 1 Hospital Universitario de Donostia
    info

    Hospital Universitario de Donostia

    San Sebastián, España

    ROR https://ror.org/04fkwzm96

  2. 2 Centro de salud Pasaia San Pedro (Gipuzkoa)
Journal:
Boletín de la Sociedad Vasco-Navarra de pediatría = Euskal Herriko Pediatria Elkartearen aldizkaria

ISSN: 0037-8658

Year of publication: 2017

Issue: 118

Pages: 35-39

Type: Article

More publications in: Boletín de la Sociedad Vasco-Navarra de pediatría = Euskal Herriko Pediatria Elkartearen aldizkaria

Abstract

Sarrera: Gurasoek 0-3 urte bitarteko haurren zaintza metodoen inguruan galdetu ohi digute. Haurtzaindegiez gain, haurrak bizilekuan zaintzeko aukera dago, edo haur talde txikiak zaintzailearen etxean zaintzekoa (“familia habiak” edo “Family day care” deritzona). Gurasoei erantzun egokia eman ahal izateko, gaiari buruz dagoen bibliografia berrikustea proposatzen da. Metodologia: Berrikuspen sistematikoak jasotzen dituzten datu baseak (Evidencias en Pediatría), Espainiako aldizkariak (bereziki, Anales de Pediatría eta Revista de Pediatría de Atención Primaria) eta Pubmed-en “Day care center” eta “family care-center” terminoekin egindako bilaketak aztertuko dira. Era berean, 0-3 urte bitarteko haurren arretari buruzko legedia berrikusiko da. Emaitzak: 5 berriskupen sistematiko, Espainiako 6 artikulu eta Pubmed-eko 10 aipamen aurkitu dira haurtzaindegien eraginari buruz. Berrikuspen sistematikoek ondorioztatzen dute haurtzaindegira joateak gaixotasun infekziosoak ugaritzen dituela; horiek maiztasun txikiagoa erakusten dute zaintza indibidualizatuan eta “familia habietan”. Haurtzaindegiak garapen psikomotorrean izan dezakeen onurari dagokionez, berrikuspen sistematikoetan ezin da hobekuntza hori baieztatu. Legediari erreparatuz, zorrotzagoa da haur/gela eta profesionalen formazioari buruz haur eskoletan, beste modalitateetan baino. Ondorioa: Haurtzaindegira eramatea edo ez eramatea gomendatzeko, literaturan deskribatutako eragin psikosoziala eta osasunean izan dezaken eragina kontuan hartzeaz gain, haur eta familia bakoitzaren egoerak ere kontuan izan behar dira. Gurasoek hartu beharko dute beren haurren zaintza motari buruzko azken erabakia