Primera consulta de Atención Primaria. Mejoría de la adherencia a las guías en un centro de salud

  1. M. Pintó Rubio 1
  2. L. Peña Gajate 1
  3. P. Gorrotxategi Gorrotxategi 2
  4. M. Ruiz del Castaño Unceta-Barrenechea 2
  1. 1 MIR Pediatría. Hospital Donostia. San Sebastián. Gipuzkoa
  2. 2 Centro de Salud Pasaia San Pedro. Pasajes. Gipuzkoa
Revista:
Boletín de la Sociedad Vasco-Navarra de pediatría = Euskal Herriko Pediatria Elkartearen aldizkaria

ISSN: 0037-8658

Año de publicación: 2019

Número: 120

Páginas: 31-35

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Boletín de la Sociedad Vasco-Navarra de pediatría = Euskal Herriko Pediatria Elkartearen aldizkaria

Resumen

Sarrera: Lehen mailako arretan egiten den jaioberriaren lehenengo kontsulta oso garrantzitsua da gurasoen jaioberriarekiko egokitzapena nolakoa den ezagutzeko (pisua berreskuratu duela ziurtatzeko, ikterizia antzemateko eta amagandiko edoskitzea bultzatzeko). 2016an lehen mailako arretako 2 kontsultetan egindako azterketa batean, haur jaioberrien eren bat soilik jaio ondorengo lehen astean gerturatu zela aztertu zen. Hainbat ekintza proposatu ziren arreta hobetzeko: Osasun zentroan hitzordua hartzeko lehentasuna, ospitalean jasotako informazioaren inguruko adostasuna eta amatasunetik alta hartzerakoan lehen arretarako hitzorduarekin irtetea. Helburuak: 2016an eginiko azterketan lortutako datuak azken bi urtetako datuekin alderatzea eta egokitzapenaren bilakaera aztertzea jardunbide klinikoen giden arabera. Proposatutako hobekuntza ekintzak betetzen direla aztertu. Metodoa: 2017 eta 2018an jaiotako haurren historia klinikoen azterketa lehen mailako arretako 2 kontsultetan. Aztertutako aldagaiak: jaiotze data eta lehen mailako arretan izandako lehen kontsulta. Lortutako emaitzen konparaketa 2016ko azterketan lortutakoekin. Hobekuntza neurrien ezarpenaren azterketa. Emaitzak: Osasun zentroan tratatutako jaioberri kopurua 147koa izan zen. 17 baztertu dira: 11 ospitaleratuak izanagatik, 4 atzerrian jaio izanagatik, 1 nazioarteko adopzioa izateagatik eta 1 lehen mailako arretan jarraipen faltagatik (n=130). Batezbeste, lehen mailako arretan izandako lehenengo kontsulta 7.9± 5.4 egunean izan zen 2017an eta 5.9 ±3.2 2018an. 2016an 8.1 ± 4.9 izan zen. 2017an, %38,6 joan zen osasun zentrora jaio ondorengo lehen 7 egunetan eta %76,6 2018an. 2016an, aldiz, %33,8 joan zen lehen 7 egunetan. Alta hartzerakoan egin beharreko kontsulta izan ezik, arazo teknikoengatik, gainontzeko neurri guztiak ezarri dira. Ondorioak: Azken bi urteotan hobekuntza bat nabaritu da, batez ere azken urtean, lehen kontsulta burutzeko epeen egokitzapen mailan. 2016an egindako proposamenek jardunbide klinikoen gidako gomendioak betetzen lagundu dute.