Communities of practicereinforcing the educationalinclusion network through collaboration
- I. Karrera 1
- M. Soroa 2
- J. Monzon 1
- J.I. Escudero 1
- I. Badiola
-
1
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
info
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Lejona, España
- 2 Universidad País Vasco
Editorial: Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea
ISBN: 978-84-1319-033-4
Año de publicación: 2019
Páginas: 666-673
Congreso: Congreso EuroSoTL (3. 2019. Bilbao)
Tipo: Aportación congreso
Resumen
Azken hamarkadetan gero eta garrantzi handiagoa hartu dute praktiken komunitateak kontzeptupeanezagutzen diren ekimen ezberdinak. Lan honetan UPV/EHUko Hezkuntza BerrikuntzaProiektu (HBP) baten bilakaera ezagutzera emango da. HBPa Donostiako Hezkuntza, Filosofiaeta Antropologia Fakultateak (HEFA) eskaintzen dituen Haur eta Lehen Hezkuntzako Graduetakoazken ikasturteetan garatzen da, Hezkuntza Bereziko Aipuan hain zuzen ere. Lanak ondorengohelburuak ditu: 1) Eskola komunitateak barne hartzen duen aniztasuna ezagutzera ematea; 2) Eskolainklusiboaren bidean gizarte-eragile ezberdinekin lankidetzan aritzea; eta 3) Hezkuntza inklusiboakegun dituen erronken aurrean gizarte-eragileek garatzen dituzten praktika egokiak ezagutzeraematea eta horien inguruan hausnartzea. Helburu hauek guztiz uztartzen dira Haur etaLehen Hezkuntzako Graduetako zeharkako hainbat konpetentziekin. Ekimenean 120 ikaslek, hezkuntzaarloan diharduten 13 gizarte-eragilek eta unibertsitateko 6 irakaslek (Didaktika eta EskolaAntolakuntza eta Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia Sailetatik) parte hartu dute. Bertan,ikasleek, bospasei kideko taldeak osatuz, gehienez hiru minutuko iraupena duen laburmetraia diseinatueta grabatu dute. Zeregin hau burutzeko gizarte-eragile batekin harremanetan jarri dira etahautatutako gaia eta gizarte-eragileak egiten duen lanaren inguruan dokumentatu ondoren, berenjarduna jasoko duen praktika egoki bati buruzko laburmetraia sortu dute. Ondoren, bi egunetakojardunaldi batean laburmetraiak proiektatu dira eta HBPko partaide guztiek osatutako mahai-inguruan,eskola inklusiboak duen errealitatearen inguruan elkarrekin hausnartu da. Azken bi ikasturteetanzehar teknika kuantitatibo zein kualitatiboak erabiliz jaso diren emaitzek adierazten dute ikasle zein gizarte-eragileek ongi ebaluatzen dutela berrikuntza esperientzia hau eta Gradu ikasketetakozeharkako konpetentzien lorpenean eragin zuzena duela ekimenak. Hori guztia dela eta,etorkizun hurbilean gizarte-eragile ezberdinekin lankidetza sendotzen eta praktiken komunitateaksortzen eta gorpuzten jarraitzeko asmoa dago.