Egoitzetako adineko pertsonen erorketetan eta hauskortasunean eragina duten parametroen eta adierazleen azterketa
- Maider Kortajarena Directora
- Amaia Irazusta Astiazaran Directora
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 23 de junio de 2022
Tipo: Tesis
Resumen
Adineko pertsonen erorikoak hauskortasunarekin estuki erlazionaturik daude, eroriko gehiago gertatzen direla ikusi baita hauskortasun egoera batean. Horregatik, adineko pertsonetan hauskortasun egoera baten aurreikuspena lantzeak erorikoak gutxiagotu ditzake. Ideia honetatik abiatuz, tesi honetan, alde batetik, egoitzetan bizi diren adinekoen erorketen zein hauskortasunaren azterketa egin da. Bestetik, hauskortasunaren indikatzaile egokiak zein erorketak aurreikusteko erraza, sentikorra eta espezifikoa den probak zeintzuk izan daitezkeen bilatu nahi izan dira. Honetarako, Gipuzkoako 16 egoitza ezberdinetako 199 adineko pertsonen egoera funtzionala, egoera fisikoa, egoera kognitiboa eta egoera psikoafektiboa kontuan hartu dira.Gizonezko eta emakumezko egoiliarren profil desberdina ikusirik, bata eta besteari eskaini beharreko arreta egokitu behar dela ikusi dugu. Hauskortasunaren hiru galdetegiak kontuan hartuta lagin osoan faktore guztiek izan zuten eragina. Aldiz, sexuka aztertzean, hauskortasunean eragina zuten faktoreak ezberdinak ziren erabilitako galdetegien arabera; Fried fenotipoan eta Rockwood eskala klinikoan dimentsio fisikoak indar gehien zuen bitartean, Tilburg indizean dimentsio psikoafektiboak zuen indar gehien. Bestetik, hauskortasunaren indikatzaile sentikor eta espezifikoen artean, egoera fisikoko probak, Barthel galdetegia, eta emakumezkoetan batez ere, egoera psikoafektiboko parametroak izan ziren.Erorketei dagokionez, hauetan eragina izan zuten parametroen artean adina, egoera funtzionala, egoera fisikoa, hauskortasuna, ikasketa maila eta egoera psikoafektiboa aurkitzen ziren. Erorketak aurreikusteko parametro espezifiko eta sentikor bakarra lagin osoan, Barthel galdetegia izan zen. Sexukako azterketan, ordea, gizonezko egoiliarretan Barthel galdetegiaz gain, SPPB proba, TUG proba eta Rockwood eskala klinikoa izan ziren. Emakumezko egoiliarretan, adina, GMI-a, Barthel galdetegia, Tilburg indizea eta Goldberg-en depresioaren galdetegia izan ziren proba sentikor eta espezifikoak.Honela, agerian geratzen da egoiliarren balorazio integrala egitearen garrantzia eta ondorioz, zainketak indibidualizatu eta pertsonak osotasunean artatu behar direla.