COVID-19 aurkako txertoarekin erlazionatutako Guillain-Barré kasu baten aurkezpena

  1. A. San Martin Sagarzazu 1
  2. J. Iñaki Rementeria Radigales 1
  1. 1 Hospital Universitario de Basurto
    info

    Hospital Universitario de Basurto

    Bilbao, España

    ROR https://ror.org/00j4pze04

Aldizkaria:
Boletín de la Sociedad Vasco-Navarra de pediatría = Euskal Herriko Pediatria Elkartearen aldizkaria

ISSN: 0037-8658

Argitalpen urtea: 2021

Zenbakia: 122

Orrialdeak: 112-114

Mota: Artikulua

Beste argitalpen batzuk: Boletín de la Sociedad Vasco-Navarra de pediatría = Euskal Herriko Pediatria Elkartearen aldizkaria

Laburpena

Guillain - Barrésindromea polirradikuloneuropatia akutua da. Ahultasun simetriko eta azkarra sortzen du hasiera distaletik alde proximalerantz garatzen dena. Bere arrisku nagusia arnas muskulatura kaltetu ahal izatean datza. Erreflexu osteotendinotsuen galera eta sintoma sentsitibo arin edo ezak ezaugarri ditu. Likido zefalorrakideoan disoziazio albuminozitologikoa ageri da eta diagnostikoa elektromiograma bidez ere indartu daiteke, hasieran normala izan daitekeen arren. Tratamendua plasmaferesi edo inmunoglobulina bitartez burutu daiteke. 100.000 pertsonatik 1,3 eta 2 arteko intzidentzia dauka, 5-15% hilkortasunarekin. Nahiz eta eritasun autoinmune hau gehienetan birus edo bakteria baten ondorioz agertzen den (Campylobacter jejunii edo zitomegalobirus besteak beste), zenbait txerto jarri eta egunetara sindrome hau pairatzeko arriskua dago. COVID-19 aurkako txertoaren bigarren dosia jarri (Comirnaty) eta astebetera Guillain-Barré sindromea garatu zuen 13 urteko neska baten kasua azaldu nahi dugu, gaixotasun honen bilakaera hobeto ulertu ahal izateko eta txerto hauen eragin desiragaitzak ezagutzeko asmoz. Adin pediatrikoan COVID-19 aurkako txertaketa egutegia hasi ondoren, Basurtoko ospitaleko pediatria zerbitzuan izandako mota honetako lehen kasua izan da.