Hortzetako txantxarraetiopatogeniaren garapena eta osasun publikoaren erronka
- Fernández-Bonet, Jon 1
- Marichalar-Mendia, Xabier 1
- Lertxundi, Aitana 1
- 1 Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
ISSN: 0214-9001
Año de publicación: 2023
Número: 44
Páginas: 11-26
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumen
Hortzetako txantxarraren etiopatogeniari buruzko ezagutzak asko aurreratu dira azken hamarkadetan, baina gaixotasunak osasun publikoarentzat erronka handia izaten jarraitzen du. Beharrezkoa da ikerketarekin jarraitzea eta prebentzio-estrategia berriak ezartzea, batez ere komunitate ahulenetan, gaixotasuna sorrarazten duten faktore soziodemografikoak kontuan hartuta. Gaur egun jarraitzen den estrategia prebentibo indibiduala ez da eragikorra txantxarrak sortzen dituen desberdintasunei aurre egiteko. Azken hamarkadetan aho-hortzetako txantxarren indizeak jaitsi egin dira Euskal Autonomia Erkidegoan, PADI programari eta uren fluorizazioari esker; gaur egun Europako onenen artean daude. Hala ere, klase sozial baxuenek besteek baino indize askoz handiagoak dituzte. Hori dela eta, oso garrantzitsua da Eusko Jaurlaritzak, azkenean uraren fluorizazioa bertan behera uzten badu, azterketa metodologiko zorrotzak egitea erabaki horren eragina neurtzeko, bereziki talde ahuletan.