Gaixotasun neurodegeneratiboetarako terapia geniko ez-birala, eman bide ez-inbaditzaileak erabiliz

  1. I. Villate 1
  2. J. Zarate 1
  3. G. Puras 1
  4. M. Agirre 1
  5. E. Ojeda 1
  6. J.L. Pedraz 1
  1. 1 Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco
Liburua:
I. IkergazteNazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu-bilduma: 2015eko maiatzaren 13, 14 eta 15a. Durango, Euskal Herria
  1. Iñaki Alegría (ed. lit.)
  2. Ainhoa Latatu (ed. lit.)
  3. Miren Josu Ormaetxeberria (ed. lit.)

Argitaletxea: Udako Euskal Unibertsitatea, UEU = Universidad Vasca de Verano

ISBN: 978-84-8438-539-4

Argitalpen urtea: 2015

Orrialdeak: 776-783

Biltzarra: Ikergazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz (1. 2015. Durango)

Mota: Biltzar ekarpena

Laburpena

Alzheimer gaitza da neuroendekapenezko gaixotasun ugariena adineko pertsonen artean, eta gauregun ez dago horri aurre egiteko tratamendu eraginkorrik. Hala ere, zientzia komunitatea estrategiaitxaropentsuak ari da garatzen, eta horietako bat da faktore neurotrofiko eta angiogenikoen erabilera.Faktore horiek terapia genikoaren bidez garuneko zeluletan txerta daitezke tokiko ekoizpen iraunkorralortzeko. Bektore ez-biralak aukera egokia izan daitezke interesatzen zaizkigun faktoreak kodifikatzendituzten plasmidoak garunera bideratu eta bertako zelulak transfektatzeko. Gainera, berrikiargitaratutako datuek iradokitzen dute bektore ez-biralak sudur barneko bidetik (eman bide ezinbaditzailetik) helarazi daitezkeela garunera. Beraz, eskuartean dugun proiektuak bide berritzaile etaitxaropentsua eskaintzen du Alzheimerraren aurkako tratamenduen ikerketan aurrera egiteko.