Atención al paciente oncológico en el Servicio de Cirugía Oral y Maxilofacial del Hospital de Basurto

  1. Santiago, K.
  2. Romo, Laura
  3. Ortiz de Zárate Román, Estibaliz
Revue:
Revista vasca de odonto-estomatología = Odontoestomatologiaren Euskal aldizkaria

ISSN: 1695-2286

Année de publication: 2014

Volumen: 24

Número: 1

Pages: 20-26

Type: Article

D'autres publications dans: Revista vasca de odonto-estomatología = Odontoestomatologiaren Euskal aldizkaria

Résumé

Aho barrunbeko kartzinoma epidermoidea buruan eta lepoan kokatzen diren minbizietatik maizen gertatzen direnetakoa da. Aho barrunbeko eta orofaringeko minbizien %90 baino gehiago zelula ezkatadun edo epidermoideak dira. Aho barrunbeak barne hartzen du ahoko mukosa, ezpainen eta masailen barrualdea bustitzen duena; oiak, mihiaren aurrealdeko bi herenak, mihiaren azpiko aho zorua, ahosabai gogorra eta haginen osteko trigonoa dira (1). Aho barrunbeko minbiziaren epidemiologia aldatu egin da azken hamarkadan; WHO munduko osasun antolakundeak esan berri duenaren arabera, prebalentzia globala hazi egin da eta maiztasuna inoiz ez bezala ugaldu da ez erretzen ez alkoholik kontsumitzen ez duten 35 urte baino gutxiagokoengan; metaanalisian herrialdeen geruza sozioekonomikoari ere lotu izan zaio; per capita sarrera txikiagoa duten herrialdeetan gehiago eragiten du; maila sozioekonomikoa arrisku faktore bat da aho barrunbearen minbizirako, baita beste arrisku faktore ezagunak zuzentzen direnean ere (7, 10, 11). AEBetan diagnostikotik urtebetera biziraupen tasa gutxi gorabehera %82koa da eta 5 urtera %59koa, eboluzio aldi eta leku guztiak konbinatuta (7). Berreritzeak biziraupena 5 urtegarrenean %31ra jaisten du, gaixotasuna berragertu arte igarotako denborak nabarmen eragiten du biziraupenean (13). Berreritze lokala tratamendutik 12 hilabetera agertzen bada, kontuan hartzen da salbatzeko kirurgia, emaitza onak izaten baititu; %81 bi urtegarrenean, hasierako tratamendua bakarra izan bazen (kirurgia edo erradioterapia), eta %62, konbinatua izan bazen; gaixotasuna 3 hilabetegarrenean berragertzen bada, ostera, askoz emaitza apalagoak iragartzen dira: 2 urtera %18ko biziraupena (14). Berreritzea erregionala bada, salbatzeko tratamendutik 2 urtera arrakasta tasa askoz txikiagoa da, %23-52 (14).