Streptococcus pneumoniae eta Haemophilus influenzae bakterio-espezieek eragindako infekzio inbaditzaile eta ez-inbaditzaileaktxertaketaren eraginak

  1. Maitane Ibar-Bariain
  2. María Concepción Lecaroz Agara
  3. Alicia Rodríguez-Gascón
  4. Arantxa Isla
  5. Andrés Canut
Revista:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Año de publicación: 2024

Número: 45

Páginas: 71-92

Tipo: Artículo

DOI: 10.1387/EKAIA.24033 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Resumen

Streptococcus pneumoniae eta Haemophilus influenzae bakterio-espezieek eragindako infekzioek prebalentzia handia dute eta infekzio inbaditzaileek koadro larriak dakartzate. Prebentziorako estrategia nagusia txertaketa da. Txerto pneumokoziko konjugatuak (PCV; in-gelesezko sigla) eta b motako H. influenzaeren (Hib) aurkako txertoak haurren txertaketa-egutegian ezarrita daude. Txerto polisakaridiko pneu-mokozikoa (PPSV23; ingelesezko sigla), aldiz, 65 urtetik gorakoak diren helduetan erabiltzen da, eta infekzio pneumokozikoa edukitzeko edo, infekzioa izanez gero, konplikazio larriak garatzeko probabilitatea duten gainerako helduetan eta 2 urtetik gorako haurretan erabiltzea gomendatzen da. Txerto hauen ondorioz mikroorganismo hauek eragindako infekzioen intzidentzia eta hilkortasuna murriztu da, hala ere, gaixotasun inbaditzaileak karga handia suposatzen du. Gainera, serotipoen banaketan eta antimikrobianoekiko sentikortasun-profilean ere aldaketak eragin izan dituzte. Txertoen ezarpena eta estaldura mantentzea garrantzitsua da, baina baita gaixotasun pneumokozikoaren eta Hib-k eragindako gaixotasun inbaditzailearen zaintza epidemiologiko jarraitua egitea ere, aldaketa epidemiologikoen monitorizazioa eta etorkizunerako prebentzio-neurrien eta txerto berrien garapenaren ebaluazioa ahalbidetzeko.