Síndrome de enterocolitis inducido por proteína de leche de vaca, a propósito de un caso

  1. A. Carmona Núñez 1
  2. G. Martin Irazabal 1
  3. M. Ferrer Arriazu 1
  4. L. Román Echevarría 1
  1. 1 Hospital Universitario de Cruces
Aldizkaria:
Boletín de la Sociedad Vasco-Navarra de pediatría = Euskal Herriko Pediatria Elkartearen aldizkaria

ISSN: 0037-8658

Argitalpen urtea: 2020

Zenbakia: 121

Orrialdeak: 97-99

Mota: Artikulua

Beste argitalpen batzuk: Boletín de la Sociedad Vasco-Navarra de pediatría = Euskal Herriko Pediatria Elkartearen aldizkaria

Laburpena

Behi-esnearen proteinekiko alergia elikagai-alergiarik ohikoena da urtebete baino gutxiagoko umeetan. Aurkezpen klinikoa aldakorra da, prokolitis alergiko kasu arinetatik behi-esnearen proteinek eragindako enteropatia kasu larrienetaraino. Dokumentu honetan, 17 eguneko jaioberri baten kasua azaltzen da. Paziente hau pisu-geldialdia eta beherakoa zirela eta larrialdietara joan zen eta odol-analisian ez zen alterazio nabarmenik aurkitu, 19mmol/L-ko bikarbonatoa eta metahemoglobinemia salbu. Ondorengo azterketetan, behi-esne proteinekiko sentikorra den enteropatia kronikoaren diagnostikoa berretsi zen. Elikagai hori kendu ondoren, jaioberriak, hobekuntza kliniko eta analitiko argia izan zuen eta, ordudanik, pisu-hartze egokia mantendu zuen. Elikagaiek eragindako enterokolitisa duten gaixoek diagnostiko berantiarra izaten dute, sintomak ez baitira espezifikoak eta anafilaxiarekin, gastroenteritis infekziosoarekin edo koadro kirurgiko batekin nahas baitaitezke. Horregatik, garrantzitsua da gaixotasun hori ezagutzea diagnostiko egoki batera iristeko eta paziente hauen pronostikoa hobetzeko, izan ere, eboluzio naturala zenbait hilabeteren ondoren behi-esnearen proteinekiko tolerantzia lortzea da. Aldiz, neurri egokiak hartzen ez badira, gaixoek egoera kliniko larriak gara ditzakete.