Sistemas de e-salud para el apoyo a pacientes oncológicospropuesta de diseño para futuros estudios evaluativos

  1. Estibalitz Orruño
  2. Ainhoa Becerra
  3. Josep Manuel Piera
  4. Maider Mateos
  5. José Ignacio Emparanza
  6. José Asua
  7. Juan Carlos Bayón
  8. Amaia Sáenz de Ormijana
  9. Camino del Río

Publisher: Ministerio de Sanidad, Política Social e Igualdad ; Servicio Central de Publicaciones = Argitalpen Zerbitzu Nagusia ; Gobierno Vasco = Eusko Jaurlaritza

Year of publication: 2015

Type: Book

Abstract

Minbizia osasun-arazo handi bat da herrialde garatuetan, eta heriotza-kausa nagusien artean dago Europar Batasuneko herrialdetan. Minbizia duten paziente askok kimioterapia hartu ohi dute, gaixotasuna tratatzeko giltzarrizko osagai gisa. Alabaina, kimioterapia-tratamenduak toxikotasun handiarekin lotuta daude sarritan. Toxikotasun horrek hainbat efektu kaltegarri sortzen ditu, eta baliteke paziente horien bizi-kalitatean oso inpaktu negatiboa eragitea. Askotan, kimioterapia-tratamendu aktiboak aplikatzen dira tratamendu anbulatorio gisa, eta horren ondorioz, pazienteak bere etxean kudeatu behar ditu zeharkako efektuak, eskuarki arreta ematen dion osasun-alorreko profesional-lantaldearen laguntza zuzena izan gabe. Testuinguru horretan, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak onkologiaren eremuan sartzearen ondorioz, osasun-zerbitzuak emateko modu berriak sortu dira, eta gaur egun dauden oztopoak gainditzeko aukera ematen dute, kimioterapia-tratamenduak eragindako sintomen monitorizazio hobea lortze aldera.