Sistemas de e-salud para el apoyo a pacientes oncológicospropuesta de diseño para futuros estudios evaluativos
- Estibalitz Orruño
- Ainhoa Becerra
- Josep Manuel Piera
- Maider Mateos
- José Ignacio Emparanza
- José Asua
- Juan Carlos Bayón
- Amaia Sáenz de Ormijana
- Camino del Río
Argitaletxea: Ministerio de Sanidad, Política Social e Igualdad ; Servicio Central de Publicaciones = Argitalpen Zerbitzu Nagusia ; Gobierno Vasco = Eusko Jaurlaritza
Argitalpen urtea: 2015
Mota: Liburua
Laburpena
Minbizia osasun-arazo handi bat da herrialde garatuetan, eta heriotza-kausa nagusien artean dago Europar Batasuneko herrialdetan. Minbizia duten paziente askok kimioterapia hartu ohi dute, gaixotasuna tratatzeko giltzarrizko osagai gisa. Alabaina, kimioterapia-tratamenduak toxikotasun handiarekin lotuta daude sarritan. Toxikotasun horrek hainbat efektu kaltegarri sortzen ditu, eta baliteke paziente horien bizi-kalitatean oso inpaktu negatiboa eragitea. Askotan, kimioterapia-tratamendu aktiboak aplikatzen dira tratamendu anbulatorio gisa, eta horren ondorioz, pazienteak bere etxean kudeatu behar ditu zeharkako efektuak, eskuarki arreta ematen dion osasun-alorreko profesional-lantaldearen laguntza zuzena izan gabe. Testuinguru horretan, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak onkologiaren eremuan sartzearen ondorioz, osasun-zerbitzuak emateko modu berriak sortu dira, eta gaur egun dauden oztopoak gainditzeko aukera ematen dute, kimioterapia-tratamenduak eragindako sintomen monitorizazio hobea lortze aldera.