Estudio de hepatomegalia en un lactante. A propósito de un caso

  1. A. Arrondo Esnaola 1
  2. B. Rocandio Cilveti 1
  3. M.C. García Pardos 1
  4. M. Urrutikoetxea Aiartza 1
  1. 1 Hospital Universitario de Donostia
    info

    Hospital Universitario de Donostia

    San Sebastián, España

    ROR https://ror.org/04fkwzm96

Revue:
Boletín de la Sociedad Vasco-Navarra de pediatría = Euskal Herriko Pediatria Elkartearen aldizkaria

ISSN: 0037-8658

Année de publication: 2020

Número: 121

Pages: 92-94

Type: Article

D'autres publications dans: Boletín de la Sociedad Vasco-Navarra de pediatría = Euskal Herriko Pediatria Elkartearen aldizkaria

Résumé

Hepatomegalia miaketa fisikoan maiz aurki dezakegun zeinua da, eta hepatopatia baten edo gibeleko expresioa duen arazo sistemiko baten lehenengo sintoma izan daiteke. Orientazio diagnostikoa eta egin beharreko frogak adinaren arabera ezberdinak izango dira. Bular-haur batean kolestasirik gabeko hepatomegalia homogeneoa aurkituz gero, glukogenosia beti kontuan izan behar da diagnostiko bereizgarria egiterakoan. Glukogenosi deritzengaixotasunek glukogenoaren metabolismoko arazoak dituzte ezaugarritzat, honen metaketa anomaloa edo mobilizazio arazoak eraginez. IXc glukogenosia herentzia autosomiko azpirakorra duen gaixotasun arraroa da, gibeleko fosforilasa kinasa entzimaren gabeziaren ondorioz sortua. Hepatomegalia da klinika garrantzitsuena, horrez gain, zetosia, hipogluzemiak, hipertransaminasemia eta hipertriglizeridemia eta hiperkolesterolemia arinak eragin ditzake. Tratamendua nutrizio pautak egokiak ezartzean datza; dieta karbohidrato konplexuetan oinarrituz azukre sinpleak ekidinez, eta proteina kopuru altuak eskainiz. Hipogluzemiak orokorrean arinak izaten dira, eta otorduak maiz eginez ekidin daitezke, hala ere kasu batzuetan dieta osagarri gisa maizena erabiltzea beharrezkoa da. Eboluzioa onbera da kasu gehienetan, gibelaren tamainaren murriztea eta transaminasen normalizazioa lortuz nerabezaro edo helduaroan.