Osteomielitis en el neonato, a propósito de un caso y revisión de nuestra casuística

  1. G. Martin Irazabal 1
  2. A. Carmona Núñez 1
  3. A. Rodríguez Serna 1
  4. L. Román Echevarría 1
  1. 1 Hospital Universitario de Cruces
Zeitschrift:
Boletín de la Sociedad Vasco-Navarra de pediatría = Euskal Herriko Pediatria Elkartearen aldizkaria

ISSN: 0037-8658

Datum der Publikation: 2020

Nummer: 121

Seiten: 119-122

Art: Artikel

Andere Publikationen in: Boletín de la Sociedad Vasco-Navarra de pediatría = Euskal Herriko Pediatria Elkartearen aldizkaria

Zusammenfassung

Osteomielitisa infekzio ezohikoa da jaioberri garaian. Eragilerik arruntena S. aureus da eta barreiadura-biderik ohikoena bide hematogenoa, hezur luzeak izanik maizago kaltetzen direnak. Jaioberrietan sintoma ez-espezifikoak agertzen dira, eta horrek diagnostikoa zaildu eta atzeratu egiten du. Hasierako tratamendua enpirikoa da, pazientearen adinaren eta haren ezaugarri klinikoen araberakoa, eta pronostikoa orokorrean ona da, sendatze osoarekin, hala ere, jaioberriek dituzten zenbait berezitasunek, pronostikoa okertu eta sekuela portzentajea handitu dezakete. 24 eguneko jaioberri baten kasua aurkezten dugu, eskuineko besoaren mugikortasunaren murrizteagatik kontsultatu zuena, sukarrik eta beste klinikarik gabe. Diagnostikoa E. coliren ondoriozko humero proximaleko osteomielitisa izan zen eta Jaioberrien Unitatean 17 egunetan zehar zain barneko tratamendu antibiotikoa jaso zuen, bilakaera ona izanda. Horretaz gain, azken 13 urteotan ospitale tertziario bateko Jaioberrien Unitatean ingresatutako osteoartritis kasuak ere aztertu dira. Gaur egun, jaioberri-garaiko pazienteei buruzko bibliografia eta ikerketa gutxi ditugu. Jaioberrientzako gida kliniko espezifikoak oso lagungarriak izango lirateke susmo goiztiarragoa izateko, jarduera azkarragoa lortuz, eta antibioterapiaren denbora eta administrazio bideak estandarizatzeko.