Ardoko erresberatrolaren erabilerak eta efektuak obesitatean
- Eseberri Barace, Itziar
- Larretxi Lamelas, Idoia
- Churruca Ortega, Itziar
- Miranda Gómez, Jonatan
- Lasa Elguezua, Arrate
ISSN: 0214-9001
Año de publicación: 2013
Número: 26
Páginas: 9-22
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumen
Erresberatrola zenbait landarek ekoizten duten polifenola da, batez ere mahatsean eta eratorritako ardoan aurkitzen dena. Hainbat efektu onuragarri esleitu zaizkio: zahartze prozesuaren atzerapena, minbiziaren prebentzioa, gaixotasun kardiobaskularren babesa, intsulina-funtzioaren hobekuntza eta obesitatearen prebentzio eta tratamendua besteak beste. Azken funtzio horren inguruan hainbat ikerketa-lan egin dira mekanismo molekularrak zehazteko helburuarekin. Erresberatrolak, Sirt 1 desazetilasaren adierazpena areagotuz, metabolismo energetikoa erregul atzen du bi mekanismo nagusiren bidez: gantz azidoen b-oxidazioa areagotuz eta termogenesiaren ondoriozko gastu energetikoa igoz. Hala ere, molekula honen bioerabilgarritasun baxua kontuan hartu behar da. Hau da, organo eta ehunetara iristen den kantitatea oso txikia da, erresberatrol gehiena enterozitoetan eta gibelean metabolizatzen baita. Hori dela eta, metabolitoek izan dezaketen aktibitate biologikoa ikertzearen beharra ikusi da azken urteotan. Bestalde, ez dirudi albo-ondorio larririk sortzen duenik, hala diote behintzat egun merkatuan dauden erresberatroldun produktuen ekoizleek. Hala ere, oraindik ez dago hori ziurtatzeko nahikoa ebidentzia zientifikorik. Beraz, erresberatro laren dosi eraginkorra zehazteko eta segurtasuna bermatzeko ikerketa asko egin behar dira.