Aldizkako barauaren efektuak obesitatean eta 2 motako diabetesean
- Diez, Maialen 1
- Vázquez-Polo, Maialen 1
- Matias, Silvia 1
- Perez-Junkera, Gesala 1
- Cantero, Leire 1
- Lasa, Arrate 1
- Navarro, Virginia 1
- Larretxi, Idoia 1
- Txurruka, Itziar 1
-
1
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
info
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Lejona, España
ISSN: 0214-9001
Año de publicación: 2023
Número: 44
Páginas: 27-40
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumen
Aldizkako baraualdia eguneko elikagai-ahorakina ingesta-aldi eta barau-aldietan banatzen duen elikadura mota da. Estrategia dietetiko hau asko erabiltzen da, zenbait efektu onuragarri eragin ditzakeelako ustean. Hori horrela, obesitateari eta diabetesari aurre egiteko izan ditzakeen efektuak ikertzen ari dira. Lan honetan berrikusketa sistematikoa egin zaio gaiari. Aipatutako gaixotasunetan baditu eragin desiragarriak, zenbait parametrotan eragiten baitu: gorputz-osaeran, gantz-masan, lipido plasmatikoetan, odoleko glukosa-kontzentrazioan edo/eta intsulinaren aurreko erantzunean. Azpimarratu behar da efektuok energia-murrizketari berari sor zaizkiola, zeren, izan ere, antzekoak baitira energiaren murrizketa luzatzeak berak sortzen dituen efektuak. Zientifikoki oraindik ez dago behar adinako ebidentziarik. Izan ere, literaturan argitaratuta dauden ikerlanek ez dute lantzen dietaren kalitatea; horrek eragin nabariagoak izan ditzake gaixotasunetan, kaloria- eta janaldi-murrizketa edozein izanik ere. Gainera, gutxi aipatzen dira estrategia hau jarraitzean gerta litezkeen albo-ondorioak, profesionalek gertutik zaindu beharko lituzketenak.